Astekaria

 Elkarrizketak 

TOLOSAKO EUSKAL KULTUR HAMABOSTALDIA

Irudia

Errialde


607. alea
1974-10-20
alde 0    kontra 0

Asentxio Hondarzabali elkarrizketa.

ASENTXIO HONDARZABAL

TOLOSAKO EUSKAL KULTUR HAMABOSTALDIA

Ezaguna da kulturgintzaren inguruan dabilen jendearen artean Asentxio Hondarzabal. Omenaldi bat dela, Jaialdi bat dela, bertso saio bat dela, Euskaltzaindiaren batzarre bat dela, han aurkituko duzu tartean Asentxio.

Tolosara hurbiltzen den edonork daki euskal kulturgintzan dabilen gizona non ikus dezakeen. Hamabostaldi honetako kultur saioan murgildurik ikusiko du.

Arrakasta eta garrantzia dituen IIIgarren Euskal kultur hamabostaldia ospatzen dute Tolosan Urriaren 13tik 27ra arte. Aurreko astean eta oraingoan ere bai, bietan, eman du Arnatiñok hamabostaldi honen berri.

Lehen orria merezi duen kultur gertakizuna da, ordea. Hori dela eta jo dugu Asentxiorengana.

-Emaiguzu hitz bitan, Asentxio, Tolosako Euskal Kultur Hamabostaldiaren kondaira.

-1972garrenean hasi ginen. Ordurarte ez zen honelako kultur saioaldirik behin ere egin. Gipuzkoan behintzat hamabostaldi horren barruan egin zen gerrondoko erakusketarik garrantzizkoena, taldeko erakusketarik haundiena, alegia. Geroztik asko ugaldu dira honelako ekintzak. 1973garrenean egin zena ere horren tankerakoa izan zen, gutxi gorabehera. Aurrekoan baino jende gehiago izan zela esan beharko genuke. Goraka doan hamabostaldia da, beraz.

-Merezi duen lana dela uste al duzu?

-Iaz horixe berbera galdetu zigun bere burua ezker aurrerakoitzat jotzen zuen zenbaitek. Itxura denez, ez zion garrantzi gehieg ematen gure lanari. Ez da dudarik, nahiko legeztaturik ditu hoietako zenbaitek bere ekintzak nahiz eta berenez isilpekoak eta izkutukoak izan. Guk, berriz, lege barrukoetan ere nahiko komeria izaten dugu. Ez dute, beraz, hamabostaldi hauek guk nahi genukeen giharrerik. Ez dute ahal izango ere. Halere ez gintezke geldirik egon. Hain zuzen ere horregatixek saiatu behar dugu gehiago, gure baliabideak zenbaitenak baino mugatuagoak eta urriagoak direlako.

-Ezkerretik eta eskuinetik ditu, beraz, Hamabostaldi honek ahultzen duten jarioak. Bakar antzean aurkitzen zarete ala baduzue laguntzarik gazteen aldetik?

-Ez da erraz, ezinezko da, behar guztiei erantzuna emango liekon hamabostaldia eratzea. Etsitzeko arriskua dugu, dena edo nahi den guztia, irixten ez denean. Aurten ez genuen Hamabostaldi hori egiteko asmorik. Bizpahiru urteko epea eta atsedena hartu nahi genuen. Baina hara nola etortzen zaigun gazte multzoa urtero egin behar dela esanaz. Lehen ere nahikoa utzirik bai omen dauzkagu gure gauzak. Uhin edo olatu berri honek bultzata eratu dugu hamabostaldi hau. Lizardi elkartearen babespean antolatzen da. Baina, egia esan, "Udaberri Dantzari Taldeak" eta "Gure Txoko" elkarteak asko lagundu digute. Gaztea ondoan lanean ikusteak adorea eta poza ematen dizkizu.

-Berriro ere galdera gaizto samarra egingo dizut, Asentxio. Euskal Herria, eta Tolosakoa batez ere ari al da Hamabostaldi hauen etekinik jasotzen?

-Zuhaitza gaztea da oraindik ale haundiak emateko. Indartzen ari den neurrian haziko, ugalduko eta hobetuko zaizkio fruituak ere. Denbora behar du eta ongarri ona. Ematen dituen aleak ez daitezela hauzokoaren sailera erori behintzat. Hori da egungo gure egitekoetarik bat bederen.

-Z. Argiaren bidez zabaldu duzue egiraua. Halere emaiguzu bigarren asteko ospakizunik garrantzitsuenen berri.

-Hitzaldiak daude oso interesgarriak. Adibidez, "Zer da eta nola ikusten duzu Euskal Herria?" Eugkal antzerkiaz, Euskal Herriaren XIX. mendeaz, Etniez, Historiaurreko arteaz... Herri xehe haundiarentzat, berriz, hor daude 26ko euskal kantarien jaialdia eta 27ko "zikiro jatea" eta "dantzarien jaialdi haundia". Maila asko dago kulturaren barruan. Elkar osatzen duten kate mailak bezala dira.

Beharrezkoa du herriak biziko bada kulturkintza. Kultura da herriaren arnasa. Euskal kultura galduko balitz, hilik genuke Euskal Herria.

Herriaren arnasa bizteko eta idartzeko gerta dadila Tolosako Hamabostaldi hau.

ERRIALDE

Hondarzabal, Lafitte, Berriotxoa.

1

Gaiez\Kultura\Ekitaldiak\Jardunaldia

Gaiez\Kultura\Kulturgintz

Pertsonaiaz\HONDARTZAB1

Egileez\HERRIALDE1\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala606
 
azala605

607 zenbakia.
1974ko urriaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza