Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1973-04-08 -- 527.zenb

Azpeitian Trikitilarien Omenezko Jaia

Mikel Ugalde

argazkia

Azpeitian Trikitilarien Omenezko Jaia
Oraindik gogoan dadukagu Usurbillen izan genuen jaialdia. Bertan, trikitrixa eta trikitrilarien omenaldia ezezik, herri osoaren jaialdia zela argi eta garbi ikusi zen zerbait da. Egun hura gogoan izango dugu bizi geran artean.
Eta aurten, Loiolako Gazteek antolaturik, Apirilaren 8an, Azpeitian, omenezko jaialdi bikainik izango dugu. Izan ere AUNTXA, ARBE, BITARTE, EPELDE, EGURROLA, ITURRIBIDE ANAIAK, herriz-herri, hauzoz-hauzo, hainbat erromeria eta jaialdi eskaini izan dizkiguten horiek, txalotzeko, jaitzeko, zoriontzeko asmoz jenderik asko bilduko da Azpeitian. Urteetan zehar amaika txoko, baserri, familia alaitu duten hauek, ongi merezia dute.
Gu ere, ezin ba horrelako jaialdia izanik, elkarrizketarik egin gabe egon. Asmo horrekin Azpeitira jo dugu.

Soiņu Jotzaileak
AUNTXA urrestildarra dugu aurrez aurre, mahai inguruan, eta ohi duen etorriaz hitzegiten hasten da:

-Aspaldidanik hamaika saio egin degu, bai. Ez dago inguru hauetan ezagutzen ez gaituenik. Hamasei urte nituala hasi nintzan, eta geroztik soinua jotzen zenbat ordu pasa dudan, Jainkoak bakarrik daki. Etengabeko saio luzeak konta ezin halakoak izan dira. Migel "Iturbidek" nik bezik ondo daki horren berri.

-Baina hemendik kanpora ere, erremeriarik alaitu ahal duzue?

-Gipuzkoako herri gehienak korritu ditugu soinua jotzen. Nafarroan ere askotan izan gera. Ipar aldean ere bai iņoiz. San Ferminetara, Iruiņera, hutsik egin gabe urtero urtero. oraindik ere gogoan daukat, behin zezena geldi erazi gendueala ta, gogor hartu gintuen ertaiņak, halako larrialdia ere pasa genduan. Baiņan, gaiņontzean egun eder asko bota degu Iruiņean.

-Momenturik, unerik zailenak, gogorrenak, AUNTXA?

-Neretzat gogorrena Garizuma izaten zan. Apaizaren esanak edo bultzata, amak saiņua giltzapena jartzen zidan, Pazkoa bitarte ez nuan soiņua jotzerik izaten. Motellak, ez zan garizuma nahi orduko pasatzen.

-Eta zu, BITARTE, nongoa zaitugu?

-Zumaiarra, Bitarte baserrikoa. Berrogeita hemeretzi urte dira jaio nintzala, eta hamalau urte ezkeroztik soiņua jotzen nabilazue.

-Maisurik izan ahal zenuen?

-Ez gera solfeo bidetatik abiatuak, bazenik ere berandu arte ez genuen jakin. Maisua, ordea, beharrezkoa du soiņu joleak, leen pausoak emateko behinik behin.

-Lehen eta orain berdin jotzen ahal da soiņu txikian?

-Airea zertxobait aldatu bada ere, berdintsu jotzen dala uste det.

-Piezak nola ikasten dituzue? Zeurok musikarik sortzen ahal duzue?

-Musika gehiena besteengandik jaso deguna da, han eta hemen entzunaz ikasi deguna. Hortaz gainera geuk ere sortu obi degu bai.

Zer da zuretzat, soiņu-jotzaile zeranez, pozgarriena?

Plazan, bete betean, jendea dantzan ikustea. Usurbilen gertatua, esate baterako, aparta izan zan. Jendeak dantzarik egiten ez badu hoztu egiten gera. Bertsolariak, esaten dutenez, jendaurrean hazi egiten omen dira. Guri ere horrelako zerbait gertatzen zaigu.

Gustora segituko genuke hizketan, baina ARBE ere zai dadukagu. Jakin dugunez, ARBE musikalari bete betea dugu, ofizio askotakoa. Soiņu jotzaile, tamborrero, dultzainero ezagutu duen jenderik ere bai bait dago.

Noiztik zaitugu soiņu jotzaile ARBE?

Hamazazpi urte nituala hasi ninizan soiņua jotzen. Panderista laguntzaile asko ezagutu ditut, Leandro azkoitiarra, Jose Mari Iturbide, eta beste batzuk.

Non sortu dira, zure iritziz, soiņu jotzaile gehienak?

Azkoitian eta bere inguruetan dudarik gabe. Hemen dago trikitrilarien kabia. Martiretan egiten ziren erromeriak, zein baiņo zeinek jende gehiago bildu, "korro" haundiagoa egin. Hura zan giroa hura. Geroztik, horren antzekorik, noiz behinka baizik ez da ikusten.

Soiņu jotzaile gazterik sortzen ahal da?

Gazte jendea su ta gar hasten da, geure familian ere ezagutu dugu hori, baiņa irauteak ematen ditu lanak. Erraz aspertzen dira. Soiņu txikiak bere mugak dauzka.Solfeoa eta musika ikasiz beste bide batzuk dituzte gogozkoak.

Zer eskatuko zenioke, ikasten hasi gogotan dauden gazteei?

Gazteak, ikas dezan, hiru gauza behar ditu. Maisu on bat. Guk, zorionez, Elgeza zana ezagutu genduan, bai bere alboan ikasten saiatu ere. Maisu on batengana jotzen badu, gazteak lanaren erdia egiņa du. Iraupena ere behar du eta hortarako egokia izan. Jardunaren poderioz bakarrik ez baita ikasten.

EPELDE ere geure artean dugu ba, eta ez dut uste zenbait galderari erantzun gabe libratuko denik. Azkoitiarra dugu, eta Martiretan, esan digunez, saio luzeak egina. Berrogei eta hemezortzi urtean oso sasoikoa ikusten dugu.

Hemen entzundakoaz gain, besterik esan nahi ahal zeniguke?

Gauza berri gehiago esatea ez da erraza izango.

Zuen saioetan, EPELDE, jardunaldietan ezeren eragozpenik izaten ahal zenuten?

Noiz edo noiz, "dantza lotua" jotzeagatik izaten genituen halako eztabaidak. Ez zan broma, gero. "Aingeru guardakoak" berehala bidaltzen zizkiguten isil erazteko.

Apaizak ez zenituzten aldeko izango. ..

"Inpernuko auspo jotzailetzat" ere hartu gaituzte, zenbait apaizek. Dirudienez, gaiztakerirako edo, bide jartzen omen genuen. Geroztik, gauzak ederki asko aldatu dira. Igaz, trikitrilarien jaialdian, soiņu jotzen zerua irabazten ari giņala ere esan zigun apaizak.

Soiņu joaldiak, neketsuak ahal dira?

Erromeriak ez zitzaizkigun hain nekagarri. Okerrena joan etorria izaten zan. Ordu luzetan, soiņua bizkarrean, bizikletaz eta oiņez, bide aldapatsuan askotan. Horrek nekatzen gintuen. Behin baiņo gehiagotan gau osoa erromerian eta bidetan pasata, oherik narrastu gabe joan ohi giņan lanera. Hemen gaudenok horrelakoak ezagutu ditugu. Ez zan txantxetako gauza.

Gertaera, oroitzapen franko aipatzen digute trikitrilariek, bakoitzarekin liburu oso bat betetzeko ainbat bai. Baina, goazen pandero jo tzaileengana.

Pandero Jotzaileak

Soiņu jotzailea bezain beharrezkoa da pandero jotzailea trikitrixa osatuko bada. Bai Egurrola, bai Iturbide anaiak, damurik ez denak, Azpeitian aurkitu ditugu.
EGURROLA ere azkoitiarra dugu eta hamazazpi urtetan ekin zion pandero jotzeari.
Zaila ahal da panderoa jotzea EGURROLA?

Askok uste baiņo zailagua ohitu arte behintzat. Jardunaren jardunez eta aireari jarraituz ikasten da. Panderoa erabat nabarmena da gaizki jotzen danean.

Soiņu jotzaileekin ondo konpontzen ahal zerate?

Bai. Gehienak urteetan elkarrekin ibilli ohi gera, eta beharrezkoa zaigu elkar ondo hartzea, elkarri laguntzea. Elkar ondo ezagutuz, bata besteari lagunduz ekin.

ITURBIDE ANAIAK ere geurekin ditugu. Baina, esan bezala, ez denak. Ezbeharrez izter hezurrean min harturik Patxi Iturbide gaisotegian aurkitzen da Lebenbaitlehen senda dedila opa diogu
Migel eta Jose Mari Iturbidetarrak erantzuteko prest dauzkagu.
Hiru anaien artean zenbat urte osatzen duzue?

Oraindik gazte samarrak gera. Ez gera atzo goizekok, baiņa ez hain zaharrak ere. Danera ta ehunda larogeita sei urte besterik ez bai degu.

Hiru anaietan nor hasi zen lehenen?

Patxi degu zaharrena eta bera hasi zan panderoa dantzatzen. Geroxeago geuri jotzeko gogo eta irrikia sortu zitzaigun, eta orrelaxe hasi giņan.

Panderoa. Lehen eta orain, berdintsu jotzen ahal da?

Hala esango genuke. Orain pandero berriak egiten hasiak dira, bai. Larruzkoak baiņo plastikoz egindakoak zenbaitek gogozkoagoak ditu. Baiņan ez dakit ba, soiņu arin eta simplea ez ote duten ateratzen. Dana dala, gu lehengoarekin kontentu gaude.

Eta panderoa jotzen luzaroan jarraitzeko asmotan?

Nekepean bizi geran aldetik umore pixkat ez zaigu kaltegarri izango. Jainkoak osasuna ematen digun bitartean hortan segitu bearko.

Pozik ahal zaudete Azpeitian egiteko asmotan zaizuen omenaldiarekin?

.Honek asko poztutzen gaitu. Horrelako jaialdien bidez, gehiago ezagutuko gaituzte, eta gaiņontzeko herritara jotzera joateko deiak ere ugalduko zaizkigu. Jarraipenik izaten du egun honek.

Zer eskatuko zendukete guztion izenean, egun horretarako?

Guk anaia bezela, eta gaiņontzekoak lagun min direlarik, Patxi gure artean ikusi nahi genduke egun horretan. Zauriturik dago eta min emango liguke egun hortan gure artean ez egoteak. Ea bada sendatzen zaigun.

Guk ere berdin desiatzen diogu. Nahigabe eta ezbeharrak bapatean etorri ohi zaizkigu. Sendatzeak, berriz, lanak ematen ditu. Ea bada, Patxi. lehen bai lehen bizkortzen zeran.

Antolatzaileak

Loiolako Gazteek antolatua dela esan dugu, eta hemen dauzkagu horietako bi: Milagros Egiguren eta Esteban Larraņaga:

Usurbilguari jarraipena eman baiņo ez diogu egin dio Milagrosek, eta aurtengoa antolatzen asko lagundu digute usurbildarrek. Pausoak erraztu dizkigutela esan dezakegu.

Halaz ere pauso eta ibilera ugaririk eman beharko zenuten ez ta, Esteban?

Horrelako jaialdia antolatzeak, lotu beharrezko hari mutur asko ditu berekin. Antolaketa, zabalkundea, harremanak, eta abar.

Eta jaialdiak dituen gastoak?

Lehengo giro hara hoztu ote zen pentsatzen genduan, baiņan trikitrilariak gogoan hartzen dituan jendea badagola ikusten degu
Donostiako Aurrezki Kutxak ordaintzen ditu. Berari eskerrak, jaialdi au egin ahal izango degu.

Ea bada, egun gogoangarri honetan pozik izango gaituzue Azpeitian. Gu ere trikitrilariak entzuteko eta dantzaldi batzuk egiteko prest gauzkazue eta. Agur, beraz, zorionak eta laster arte. Ea Patxi Iturbide agurtzeko zoria izaten dugun.
MIKEL UGALDE
1

Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Trikitixa\Besteak
Egileez\UGALDE1\Kultura

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan