"Xenpelar eta Iparragirreren sintesi izatea nahi nuke"


1972ko irailaren 03an
Antton Valverderekin elkarrizketan.
Antton Valverde
"Xenpelar eta Iparragirreren sintesi izatea nahi nuke"
Antton Valverde euskal kantari ezaguna dugu. Ezaguna, nahiz eta izkutu antzean ibilli izan bere lehen denboretan. Anttonek nekez eman dio baiezkoa zabalkundeari, bere kantuak diskoetan jartzeari, profesional bezala agertzeari. Orain urte hasi zen «Oskarbi» taldearekin lan egiten. Herri kutsu haundikoa dugu Valverde margolaria zanaren seme hau.
–Zure familian pintura eta musika zale zerate. Nun errotzen da zaletasun hori?
-Beste familia askotan bezela, nerean ere arte tradizioari jarraitu eta gainera landu egiten da. Pentsa zazu ehun urte igaro dirala nere aitonaren aitak irarkola bat martxan jarri zuenetik. Era ortako lantegi batetik artista asko pasatzen da; arteaz harreman haundiak izaten dira; egiten dan lana berbera ere, arte besterik ez da. Beraz, Regoyoz arte, erti lan asko egin ldu nere familiak. Baditeke ba, lehendik zegoen sensibilitate eta zaletasuna horretxekin kandu eta lagunduta aurrera ateratzea.
-Bertsolariak maite dituzu. Zer da bertsolaria zuretzat?
–Euskal Herriak gaurregun duen, bere nortasanaren agerpenik interesgarrienetarik bat
Toki berezia betetzen du gure literaturan; baiña beste gauza asko ere bada. Zailla da horrelak. gai batetaz lerro gutxi batzutan ihardutea; gaiñera galdera hori azkoz hobe da Lekuonatar edo Zabalatar bati egitea ezen ez eta neri.
–Zaletasun honetan, zure aita zanak ba al du zer ikusirik?
–Bai horixe! Nere euskalzale" tasan guztian eragin haundia izan du nere aitak. Eta bertsolaritzari buruz, berarekin entzun nituen bertsolariak lehenbiziko aldiz; Xenpelar kantatzen hasi nintzanean ere, aitak eskatu eta bultzatuta izandu zan; Errenterian berak eman behar zuen hitzaldi baterako kantatu nitnen Xenpelarren zenbait bertso.
Orduz geroztik gero eta gehiago maite dut bertsolaritza.
–Aitak Herriko gaiak pintatzen zituen; zuk bertsolarienak dituzu kantatzen. Aitaren kuadro eta zure kantuen artean zer harreman dago?
–Nik bertsolariaren gaiak bakarrik ez ditut kantatzen, baizik eta herrikoi beste abesti asko ere bai. Hori horrela bada herrizale eta maitale naizelako da; eta nere aita zanak euskal gaiak erabili bazituen bere kuadroetan, arrazoi berorrengatik zatekeen. Zuk eta nik eta beste euskaldun askok bezala, bakoitzak bere trebetasunak eskaintzen ditu.
–Zer diozu Xenpelarrez?
Konpara ezazu Iparragirrekin. Zu nor zaitugu, Xenpelar ala Iparragi rre?
–Xenpelarrez, bere denborako euskal jakinduri eta izatearen bilduma harrigarri bat izan zala, pentsatzen dut; benetako bertsolaria gaiñera. Iparragirreri berriz inprobisazioa falta zitzaion eta kitarra sobera zukeen bertsolari izateko.
Biek kantatu zituzten herriaren kezkak eta herriarenganako sentitzen zuten maitasuna; baiñan buru-estruktura desberdiñez.
Nahiz eta Xenpelar sakonagua, filosofoagoa izan, biok ditugu jator eta maitagarri.
Xenpelar ala Iparragirreren antzeko ote naizen? Ez dakit, baiña bion sintesi izatea gustatuko litzaidake.
–Herriko doiñuak, hau da, bestek egiñak kantatzen dituzu asko. Ba al duzu zerorrek egiteko asmorik?
–Bai; orain arte gehien egin dudana abesti zaharrak billatzea izandu da; Azkue, Donostia, Riezu etab. ondo ezagutzen ditut. Baiñan horiek bildutako abestiak kantatzen ditudan bitartean, herrikoi kutsuz betetzen naizen bitartean, nere estudioak aurrera doaz. Harmoniakin ari naiz "jo ta ke" zerbaitetarako preparatzen. Orain arte doinu eta abesti zaharren agertsalle bat izandu baldin banaiz ere,gero zer izango naizen, geroak esan beza.
-"Ni ez naiz gerraren zale baizik pakearen alde". Zer pake eta zer gerra?
-Gerra luze bat bukatu ondoren, ez dakit zenbatgarren Karlos etorri omen zan Euskalerrira gure jendea berotu naiz, beren alde berriz burruka zedin. Gerra horren kontra kantatu zuen Xenpelarrek.
Bestalde, gaurregun kantatzen direlako, baten batek Xenpelarren hitz horiek gaizki ulertu baditu, ez dedilla apura, zensurak galerazi egin bai dit! Zuk aopatu duzun estrofa hori kantatzen. Ez bide naiteke gehiago ager edozein eratako pakeren alde.
–«Oskarbik» eta zuk zer harreman dituzue? Noiz ezkero zabiltzate elkarrekin? Zer irabazi eta zer galera daude jokabide hortan?
-Orain urte bete Oskarbik deitu ninduen bere gudaritza betetzera joan behar zuen mutil baten ordez kantatzen asteko. Bainan orduz ezkeroztik gauzak aldatu dira. Jakin ahal izan dut serioski lan egiten duen talde bat nola iritxi ditekeen. Horregaitik, Oskarbikin lan egitea esperientzi bat baino askoz gehiago izan dela esan dezaket. Iñakik bere gudaritza bukatzen duenean ni ez naiz orain bezain beharrezkoa izango. Baina beste era bateko lana egiteko preparatzen ari naizenez gero, pentsatzen dut Oskarbirekin lan egin dezakedala; eta badakite Oskarbikoek ni beretarra nautelaeta edozer gauzatarako ni prest nagoela.
–oOo–
Aurrera, ba, kantari langille hori! Badauka Euskal Herriak zu bezalako gazte ikasi eta herrikoien beharrik.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakVALVERDE1
PertsonaiazVALVERDE1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude