Astekaria

 Elkarrizketak 

Bittor Egurrolarekinelkarrizkelan

Irudia

Mikel Ugalde


496. alea
1972-09-03
alde 0    kontra 0

Bittor Egurrolarekin elkarrizketan.

Bittor Egurrolarekinelkarrizkelan

Errenteriako jaiak zirela eta elkar ezagutzeko zoria izan genuen. Igaz, Saio egunez, oso txalotua izan zen, Bittor Egurrola eguerdiko jaialdian. Jendeak gogo onez eta arreta handiz entzun zituen gure bizkaitar abeslarien abesti saioak, baita sutsu txalotu ere. Geroztik txori abeslaria isildu zalgu. Orain Inglaterrara joan aurretik, berakin egoteko zoria izan dugu.

«Gehiago ez abestutzea erabaki dut» esaten digu bat-batean Bitor Egurrolak.

Dakidanez, abesti zereginari 1968 garrenean ekin zion. Geroztik hamaika saio eskaini digu Euskalerriko herrietan zehar. Hiru urte luzetan abesten jardun eta gero, orain bere erabakiaren berri jaso dut.

Zer dela eta, Bittor?

Zaila da hitz bitan nere arrazoibideak adieraztea. Sarritan, giroak abesti batzuk eskatzen dituela dirudi, nere pentsakerarekin ados ez dauden abestiak, sasi maitasun abestiak, t.a. Baina bada beste alderdirik ere. Kitarra, abestia, musika landu egin behar da, ordu luzeak eskaini, eten gabeko saiotan jardun. Euskal abesti arloan gogoa, almena, lana eta denbora eskainiko dion jendea behar da hots, amateurismotik irten beharrean gaude. Nik ez dut horrelako aukerabiderik...

Hogeitik gora dira berak sortutako abestiak, batzuren batzuk gogo onez entzun ahal izan ditugu diskoan grabatuak. Gazteriak Bittorren kantak bereganatu ditu. Orain ordea, eta oraingoz, nik uste, isildu zaigu.

Zein izan dira, Bittor, zure abesti gustagarri eta txalotuenak?

Zazpi dira diskoan grabatu ditudan abestiak. Hauetatik ezagunenak: "Nire eskaria", "Gernikako Arbola", "Unibersalak" eta "Andereño".

Elkarrizketari jarraipena ematearren, zer da euskal abestiati falta zaiona, eta zar ugariegi nabarmentzen zaiguna?

Nere iritziz, dio Egurrolak, eta lehen bigarren galderari erantzungo diot. "folklorismo" usaia nabari zaio gaurko protesta abestiari. Bestalde,"gorakada" gehitxo ikusten dut euskal abestietan: gora gure ohiturak, nire osabaren... amaren... Sasi protesta asko sobran dagoela esango nuke.

Zer da, zure iritziz, protesta abestiak bete behar dituen baldintzak ?

Abesti gehienak protesta kutsukoak dira, baina kanpoekiko protesta abestiak. Guk AUTOKRITIKA ABESTIAK BEHAR DITUGU. Teoriaz hau oso polita da, baina "anti-ko ertzialak" izan ohi dira, gehiegi "molestatzen" dutelako.

Hemen datza, beharbada, kakoa, askatu beharrezko korapiloa Baina, lehengoari jarraiki zar da falta zaiguna ?

Euskal abeslari profesionalak behar ditugu, dedikaziño osoa eskainiko dien abeslariak. Bestalde, batasun estuago eskatuko nuke euskal abeslarien artean, bakoitzak, berekasa, ahal duena eginaz dabil Euskal abesti alorrean, emigrazioarekiko dugun prolematika ere aipatu behar litzakela derizkiot.

Bai, neronek ere, une honetan, UNIBERSALAK abestitik honoko hitz hauk dakuzkat gogoan:

«Badakite unibersalak izan behar gerala

baina euskalduntasona ta euskera oinharria.

Europa gúztiz berria, beneteko alkartea,

herrietan finkatuta, ez jauntxo ekonomian...

Zuk, Bittor, zeure aldetik hezar-memidun abestiak erabiltzen ahalegindua zaitugu. Zelan ikusten duzu gaurregun euskal abestiaren eta abeslarien egoera?

Galdera honi zertxobait lehenago erantzun diodala esango nuke. Baina, bada gaurregun nire iritziz bide onetik dabilen abeslaririk ere.

Zuretzat gogozkoenak?

Euskal zeru ilunean, distira gehien egiten duten izarrak hauek dituzu: Mikel Laboa artistarik hoberena, talde mailan Oskarbi, eta interpretazio sailean Estitxu, hau dugu, nere iritziz, interpreterik hoberena.

Azkenik, eta amaitzeko, zure abastirik gogozkoena?

UMEZURTZA deritzan abestia da. Hemen abestiaren estrofa bat:

Umezurtza naz nere lor maite barruan

kanpokoa sentitzen naz nere etxean

hau dok itzela ta negargarriena Unezurtzak garala ez ohartzea.

Hauxe dugu Bittor Egurrola. Euskal abeslaria isildu zaigu, baina jarraituko du. jarraitu, euskal alorrean gartsuki lanean. Inglaterratik itzuli eta gero, irakaskintza lanetan murgilduko zaigu eta UNIBERSALAK eta UMEZURTZAK gerala erakutsiko.

Mikel Ugalde.

7

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Pertsonak\Abeslariak\EGURROLA1

Pertsonaiaz\EGURROLA1

Egileez\UGALDE1\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala495
 
azala494

496 zenbakia.
1972ko irailaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza