Astekaria

 Elkarrizketak 

ELI OJANGUREN'EKIN BERRIKETAN

Irudia

Nemesio Etxaniz


467. alea
1972-02-13
alde 0    kontra 0

Eli Ojanguren-ekin elkarrizketa.

ELI OJANGUREN'EKIN BERRIKETAN

Eli Ojanguren nor dan galdetzea, alperrikako lana da Euskalerrian; bere izena denon artean zabaldua baitako Eli'ren aita ere ain ezaguna egin zan aspalditik gure artean: ako "Arranoa". izengoitiz ezaguna, ala ere. Alako egurretik, onelako ezpala, esan bearrean gera.

Eli'k bere aitaren izena luzatu egin du beraz. Or lekuko, bi urtetan nóla izendatu duten nagusi kirolzalerik onenak aukeratzeko. Gazte onen sasoia ta galtasuna denontzat agiriko gauza egiña da, izan ere.

Mendigoizaletasunak eztu egunero sortzen onelako gironik. Goazkion, ba, ta eraso dezaiogun galderaka:

oOo

Zu beti mendigoizale izan zera

Bai orixe. Egia esateko gaztetan beste kirol-mota batzuek ere bizitu nituan, baiña beti ere, nere aletasun nagusia, mendigoi-zaletasuna izan da. Izadiaren aundi ta ederra mendi-geiñetan, baso itzaltsuatan erreka mur-murretan eta galilurreteko argi ta aize garbitan gozatu izan det.

Mendigoi-zaletasuna pizten eta geitzen ari dala esango nuke. Ez al da orrela?

Balta ori ere. Jendea, urietan eta kale-zulotan aspertua dago; ta egunetik egunera, kanpoa ta kanpoko aldea maiteago du kalekumeak. Ikasaldiak, lantegieteko makiña-otsak. berebillen zaratek eta kedotsak... asper-asper egiñak gauzkete. Mendiko aide garbia, geroago ta ederrago egiten zaigu orregatik.

Ala da. bai. Len ez bezela, geroago ta ugariago ateratzen da errietatik menditara gure gaztejendea. Askoren artean, batzuek berebizikoak ateratzen dira, ta onen eragiñez, mendirako gogoa indartzen eta zabaltzen ari zaigu.

Nolatan ikusten dezu gaur mendigoizaletasunaren etorkizuna?

Gazteak bete-betean datoz mendi-egarri ontara. Ta ez det uste ezer degunik zaletasun ori itoko duanik. Alakóak dauzkagu, izan ere, Kiroletan sona aundia artuak mundu guzian. Ortik ona besterik ezin dezaiguke sortu. Mendirako tresna ta ibil-galiluak ere, geroago ta egokiagoak artzen ditugu. Orrela mendi-ibillietan min artzeak eta arriskuak gutxitu egin dira. Oraindik ontan aurreratu bearra dago; arrisku guziak galdu arte.

Nundik eta zertatik ote dator. mendiko arrisku au?

Gazteak, mendiko ibillerata, ondo geitu baiño lenago, geiegizko arriskuetan sartu oi dira. Emendik datoz geienen kalte ta zoritxarrak. Neurri batzuek artu bearra dago, beraz, ontan. Asi-berriak, ez ditezela asi bereala zaarren lanak egiten. Poliki-poliki mendiko eskola au artu-arazi beár diegu. Eta ondo ikasi ta zailtzen diralarik, ez dute gero aldepetan alako ezbearrik izango. Negargaria da ainbeste gurutze ikustea, pendizen tartean. Ta asko ta asko ogei urte baiño len illak. Alako gazte-sasoia zeukaten beren aurrean, eta guzia zoro jokatu, zuten, zailduen lanak egiten asi ziralako. Len etzan onela. Lanoletan asten ziranak, an eramaten~zituzten beren artean, lendik oltutako mendigoizale zaarrak. Kontuzba, gazteok. Urte asko ta saio askó egin bear da bide oietan arrisketu aurrez.

Aizu... ta Euskalerriko Federazioari buruz, zer esaten diguzu?

Une estuan gaude, ta ortan dabiltzanak badakite ori. Elkartasun berriko lendakarita batzordekoen berri oraindik eztakigu. Denbora bearko degu, nagusi berrien lana ikusi arte. Nolanai, tartean sortu zaizkigun konpondu bearrak eztira pattalak. Jendea yayoa degu, ta onenen iritziak kontuan artu bear ditugu. Beste istillaren bat sortuko balitzaigu, ondorenak iñork ere ezin ditzake neurtu...

oOo

Or utzi degu Eli, bere esanekin eta burutapenekin. Gu, gere amesetan aurrera goaz. Gure gazteok jarrai dezatela bide berriak aztertzen eta urratzen. Euskaldunok badegu ontan jende ikasia ta yayoa. autozenei bide onenak erakusteko.

ETXANIZ'TAR NEMESIO

Eli Ojanguren.

10

Gaiez\Kirola\Mendizaleta

Pertsonaiaz\OJANGUREN1

Egileez\ETXANIZ1\Kirola

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala466
 
azala465

467 zenbakia.
1972ko otsailaren 13a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza