Zambiar bat Marten

Edward Makuka Nkoloso Zambiako programa espazialaren sortzaileak Lusaka Times egunkarian idatzitako artikulua;
Edward Makuka Nkoloso Zambiako programa espazialaren sortzaileak Lusaka Times egunkarian idatzitako artikulua; "Martera goaz!" dio izenburuakLusaka Times

Zambia, 1964ko urriaren 24a. Ordura arte Ipar Rhodesia zenak independentzia aldarrikatu eta Erresuma Batuaren mendean egoteari utzi zion. Gauza asko egiteke zeuden herrialde berrian, baina Zambiako programa espazial handinahia abian zen ordurako. Gerra Hotz betean, estatubatuarren eta sobietarren arteko lehia espazioraino zabaldua zen, baina oraindik bost urte falta ziren gizakiak lehenengoz Ilargia zapaltzeko. Zambiak potentzia nagusiei aurrea hartuko ziekeen, 1964an bertan sortutako ekimena gauzatzea lortu bazuten: eskifatutako misioa Ilargira eramango zuten, baina satelitean geldialdia egin ondoren, Marteraino iritsiko ziren.

Planaren ideologoa Edward Makuka Nkoloso zen, eskola irakaslea eta bere burua Zambiako Espazio Agentziako zuzendari nagusi izendatu zuena. Agentzia bera Nkolosok sortu zuen eta izen dotorea jarri zion: Zambia National Academy of Science, Space Research and Philosophy. Aluminioz egindako kohetea katapulta moduko gailu batez jaurtitzea zen asmoa, eta Nkolosok dozena bat boluntarioren laguntza bildu zuen horretarako, horien artean misiolari bat eta Matha Mwamba 17 urteko neskatoa. Marte zapaltzen lehenak nerabea, misiolaria eta bi katu izango ziren. Hori bai, misiolariak agindu zehatzak jaso zituen: ilargitarrak eta martetarrak ez zituen ebanjelizatuko haiek nahi ez bazuten.

Programa espazialak finantziazioa behar zuen eta Nkolosok zazpi milioi libera zambiar eskatu zizkion UNESCOri. Baina ez zuen erantzunik jaso. Zambiar gobernu berriak ere ez entzunarena egin zuen. Horregatik, Nkolosok independentziaren ospakizunak baliatu zituen nazioarteko kazetariei proiektuaren berri emateko. Urriaren 30ean Time aldizkariak Zambia: Tomorrow the Moon (Zambia: bihar Ilargia) izenburuko erreportajea argitaratu zuen. Independentziaren nondik norakoez gain, zambiar astronauten entrenamenduari buruzko xehetasunak jaso zituen testuak: kasko zahar bat jarri, olio upeletan sartu eta aldapan behera botatzen zituzten, edo zuhaitz batean esekitako kulunkari gogor eragiten zioten, “astronautek espazioko pisugabetasun sentipena izateko”. Berehala beste komunikabide askok eman zuten Nkolosoren ekimenaren berri. Baina haien asmoa ez zen proiektua sustatzea, zambiarraz trufatzea baizik. Gogogabetuta, Nkolosok hurrengo ametsari ekin zion: Lusakako alkate izatea. Helburua eskuragarriagoa zen, baina hura ere ez zuen lortu.


ASTEKARIA
2014ko irailaren 21a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Eguneraketa berriak daude