Iraganeko aztarnen bila Murugainen

  • Historia aberatsa du Murugain mendiak. Burdin Aroan herrixka izan zen bertan, eta 1936ko Gerran, frankistei bidea galarazteko lubakia. Aztarnak berreskuratzeko auzolana egin dute ingurukoek azken hiru udaratan. Lekua egokitzeaz gain, jendartean zabaltzea dute helburu.

Harresiak gordetzen zuen Burdin Aroko herrixka aurkitzea da hurrengo erronketako bat, zer nolako bizimodua zuten aztertu ahal izateko.
Harresiak gordetzen zuen Burdin Aroko herrixka aurkitzea da hurrengo erronketako bat, zer nolako bizimodua zuten aztertu ahal izateko.Ondare Babesa

Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan dago Murugaineko gaina, soinean Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaio dituela. Ondare historiko aberatseko mendia da eta Burdin Aroko herrixka baten eta 1936ko Gerra garaiko lubaki baten aztarnak aurki daitezke. Tamalez, ez ziren behar bezala mantendu eta denboraren poderioz, lurrak estali zituen. 2011ko udan, horiek berreskuratzeko auzolanari ekin zioten herritarrek, Aramaioko Udalak, Aramaioko Ondarea Berreskuratzeko Taldeak eta Ondare Babesa elkarteak bultzatuta. Ordutik, urtero antolatu dituzte arkeologia saioak eta ondoren bisita gidatuak egin dituzte. Aurtengo uztailean, lehen aldiz, Aretxabaletako eta Arrasateko lurrak induskatu dituzte.

1936ko Gerran Debagoienako hainbat menditan eratu zituzten lubakiak, Arabatik Bizkairako bidean ziren frankistak oztopatzeko. Azken urteotan egindako indusketari esker, jakin da Burdin Aroko harresia baliatu zutela trintxera hornitzeko. Halaber, gerra garaiko bizimoduari buruz informazioa lortu dute, ateratako hondakinei esker. Hala nola,  janari latak, bala-zorroak eta bestelako gailu belikoak berreskurau dituzte.

Aranzadi elkarteko arkeologoek 1988an hauteman zuten Burdin Aroko herrixka  Murugainen, orduko tresnak aurkituta. 2005ean berriz, telefono antena eraikitzeko lurra aztertzen ari zirela, harresia egon zela konturatu ziren. Berreskuratzea, ordea, ez da edonolako lana izaten ari. Eremu zabala hartzen du, eta narriatuta dago. Hala ere, handik gertu zeramika aleak eta esku-errotak aurkitu dituzte, garaiko beste objektu batzuen artean. Harresiak gordetzen zuen herrixka aurkitzea da hurrengo erronketako bat, aztertu ahal izateko zer nolako bizimodua zuten eta zein etxebizitzetan hartzen zuten atseden. Dena den, ikusteko dago aurrerantzean horretarako diru-laguntzak lortuko dituzten. Hortaz, ez dakigu proiektuan zenbateraino sakondu ahal izango duten.

Dibulgazioaren garrantzia

Batik bat egokitzapen lanak egin dituzte orain arte. Hala ere, ondare historikoa herritarren artean zabaltzea da asmo nagusia. Urtero, auzolan saioak amaitu ostean, hitzaldiak eta bisita gidatuak egin dituzte aurkitutakoa aurkezteko. Dokumentazio lanetan Intxorta 1937 kultur elkartearen laguntza dute. “Bertan ibilitakoei ahotsa ematearen garrantzia” azpimarratu du Aramaioko Udalak.

Ondarea Berreskuratzeko Taldeak beste ekimen batzuk ere eraman ditu aurrera auzolanean, Murugainekoa baino “xumeagoak”. Bide, eskailera eta iturri zaharrak egokitu dituzte, besteak beste. Aurrera begira halako proiektuekin jarraitzeko asmoa dute, nahiz eta uztailero Murugaineko lanei berriro ekin. Denon artean aurrekoek utzitakoa berreskuratu eta zabaltzea baino ondare aberatsagorik ez baita.


ASTEKARIA
2014ko abuztuaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude