"Txistuaren presentzia formatu desberdinetan landu behar dugu"

  • Gainerako musika-tresna tradizionalak bezala, iragan urrunetik dator txistua, baina etorkizuna ere bada, garaikide izan nahi du. Ondarea gordetzeko asmoz eta berria sortzeko helburuz ari da lanean Garikoitz Mendizabal, duela 10 urte sortutako bandaren zuzendaria.

"Kale animazioan, udal protokolo eta lan instituzionalean, dantzariei laguntzen, kontzertuak eskaintzen, omenaldietan, elizkizunetan, nonahi entzuten da txistua".Cristina Angulo

Zer izan da 10 urte hauetako lana?

Bilboko kaleetan asko entzuten da txistua. Ohitura hori mantentzeaz gain, beste zenbait esparru lantzen hasi gara: hamabostean behin Euskalduna jauregian kontzertuak ditugu; diskografia ugaldu dugu, bost bat disko aterata; txisturako idazten ez duten musikariak gureganatu ditugu; Aste Nagusiko txistu alardea antolatzen dugu; kanpora proiektatu gara. Oso trinkoak izan dira 10 urteok, eta zorionez, hasierako gogo berarekin jarraitzen dugu, maite dugulako gure instrumentua.

Ondarea gorde eta bide berriak zabaltzea ez da asmo makala.

Hori erabat barneratuta dauka txistulari banda honek. Gure instrumentua oso egunerokoa da. Kale animazioan, udal protokolo eta lan instituzionalean, dantzariei laguntzen, kontzertuak eskaintzen, omenaldietan, elizkizunetan, nonahi entzuten da txistua. Baina XXI. mendeko musikari profesionalak garenez, ezinbestean saiatu behar gara jendeari txistuaren aurpegi anitzak azaltzen. Geure sorpresarako, jendeari harrigarria egiten zaio hori, baita Euskal Herrian bertan ere. Musika lasai eta sentikorra egin dugu Sosegua diskoan. Orain new age estiloko gogoeta ari gara lantzen Xabier Zabala musikariarekin. Angel Unzu eta jazz laukote batekin ere produktu bat atera genuen.

Tradizioari lotuta baina garaikide izan nahian.

Beti esan izan dut txistua ez dela inoiz oso modan egon, baina modatik ere ez dela inoiz pasatzen. Guri dagokigu zer eman dezakeen erakustea. Txistua gure historiaren parte da, antzekoak badira mundu guztian, baina gureak ez dauka parekorik, hain musika afinatua eta fina egiten duenik ez da munduan, harro egon gaitezke gure txistuaren kalitateaz. Hego Korean egon berri gara eta denak ahoa bere hortz utzi ditugu.

XX. mendean, batik bat 36ko Gerraren ondoren, txistua ikaskuntza ofizial bihurtu zen, eta 70eko hamarkadatik aurrera, musikari profesionalak gara, titulatuak. Horrek belaunaldi berriak eta joera aniztasuna ekarri ditu. Gaur egun oso ohikoa da txistua musika garaikidean entzutea, ganbara musikan, orkestra sinfoniko batekin edota folkean eta horretan du etorkizuna. Txistuaren presentzia formatu desberdinetan landu behar dugu, kalea eta dantza baztertu gabe. Irakaskuntzari dagokionez, txistuak beste errealitatea izango du, zona bakoitzaren araberakoa seguru aski, ez baita berdin jotzen Iruñean edo Bilbon.
 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude