Gogoa sartzen dizu

  • IRENE NEMIROVSKY ::Dantzaldia

    Itzultzailea: Eider Rodriguez

    Txalaparta, 2006

Irene Nemirovskyren lanik ezagunena da, zalantzarik gabe, Suite frantsesa. Rafael Chirbesek orriotan bertan seinalatu zigun nobelatzarra; norbere ipurdia salbatzeko karrera horretan, gure garaiaz ere ari zelakoan: “Gerretan, etsaiaren aurrean gertatzen diren ihesaldi handiak duintasun ezaren eredu dira, edozein zapaltzen da, edozein entregatzen da norbera salbatzeagatik. Irakurri duzu Irene Nemirovskyren eleberri zoragarri hori, Suite française, alemaniarren mehatxuaren aurrean Parisetik nola ihes egiten duen? Bada, horrelako zerbait, baina ustezko bake sozialaren garaian”. Euskaraz, haatik, Dantzaldiarekin egin zuen 2006an debuta –gerora etorri dira Arimen maisua, Suite frantsesa bera, Birjinak eta Odolaren sua–. Euskaraz debuta, euskalduna zenak. Euskalduna baitzen Nemirovsky, berak eta bere biografoek esaten dutena egia bada behintzat –eta ez dakit, hartara, manualetan-eta zergatik ez duten sartzen frantsesez idatzi zuten idazle euskaldunen artean–. Euskarazko lehen itzulpen honek asko zor dio, noski, bi urte aurretik, 2004an, Suite frantsesaren eskuizkribua deskubritu izanari. Baina zerk ez dio zor Nemirovskyrenean deskubrimendu hari. Kontua da bigarren jaiotza horren aurretik Dantzaldiak egin zuela famatu idazlea, 1930.enean argia ikusi zuen eleberriak.  

Ez dezagun erabat ahitu, ordea, liburuaz aritzeko daukagun tartea. Suite frantsesaren aldean Dantzaldia da nobela bat laburra, zuzena, kontatu nahi duen hori baino kontatzen ez duena: senar-emazte aberastu berri batzuek ez diote alabari parte hartzen utziko emango duten lehen dantzaldian. Hori kontatzen du eleberri laburrak, eta nola alaba mendekatzen den. Beste ezer ez. Zertarako. Nahikoa zaizkio 6 urteko haurrentzako liburuen neurrikoak diren letrekin osatutako 113 orrialde eskasak –kendu, bide batez, hitzaurrearenak–, Eider Rodriguezek “torturatzen zioten gaiak” definitu dituenak aletzeko: ama-alaben arteko harremanak, aberats berriak, diruaren likitsa, kultura judua eta mendekuaren arma. Aletzeko, gainera, airean eramaten zaituen estilo batekin, arnasa hartzeko betarik apenas uzten dizun tentsio batekin, Rodriguez berriz: historian zehar herri, etnia, belaunaldi, zoko, geografia eta mende guztietan errepikatzen diren gertaera mitikoak pertsonalizatzen –Kampf senar-emazteak eta haien alaba Antoinette–, geografia zehatz batean –Parisen– eta kronologia jakin batean –1920ko hamarkadan– finkatzen. Labur, Dantzaldiak gogoa sartzen dizu Nemirovskyren gainontzeko guztiak irakurtzeko jarraian. Eta euskaraz ere baditugu mordoxka, manualetan-eta agertzen ez zaigun arren.


ASTEKARIA
2014ko uztailaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude