Fundazioak, konfiantza ezaren arrazoiak

Zergatik ez dago euskal gizarteko sektore zabaletan konfiantzarik Kutxabanken pribatizazio prozesu honetan? Funtsean, azken bizpahiru hamarkadetan finantza munduaren norabidea etekin basatia bilatzera bideratua izan delako eta horrek eragin duelako 2008tik aurrera bizi den krisi ekonomiko larria. Krisiaren azterketaren analisi ia gehienetan aipatu izan da finantza mundua askeegi zebilela eta funtsezkoa zela bere norabidea birdefinitu eta oinarri berrietan botere publikoen kontrol handiagoa finkatzea. Ez dago horrelakorik, ordea, eta finantza munduaren indarrak ez die utzi botere publikoei beraiek izan daitezen birfundatze etiko eta ekonomikoaren gidariak. Horren adibide asko dago. Orain, adibidez, EBko bederatzi estatuk Tobin tasa indarrean jartzea 2016ra arte atzeratu dute eta finantza eragiketei jarriko zaien zerga hasieran aurreikusitakoaren hamarrena izan liteke (%0,1etik %0,01era).

Gertuagoko deskonfiantza arrazoiak ugariak dira. Esate baterako, PP eta PSOE izan dira Espainiako aurrezki kutxen sarea desegin dutenak: lehenik barrutik, Espainiako aurrezki kutxak adreiluaren burbuilan itotzera bideratutako kudeaketarekin; eta hondamendia eragin ondoren, geratzen ziren arrastoak banku handien eskuetan jarriz, eta diru publikoa finantza munduaren erreskatera bideratuz.

Euskal kutxetan, lautik hiruk hobeto erantzun zioten finantza burbuilaren leherketari, baina ez ondorio larri barik: adreiluak hauek ere gogor kolpatu zituen eta sektorearen birmoldaketak lanpostu eta bulego ugariren itxiera ekarri du. Baina laugarren kutxaren amaiera ere hor da eta CANen hondamendiak nabarmen elikatzen du egungo konfiantza eza.

EAJ-ren jarrerak ere susmo txarrak eragiten ditu. Kutxak fundazio bihurtzearena Europako Batasunak eta Espainiako Legeak agindutako prozesua dela azpimarratu du etengabe, bai ala bai bete beharrekoa, baina ez du prozesu hori salatu –LOMCErekin bezala, adibidez–; ez du bere desadostasuna agertu eta argudiatu. Aitzitik, prozesua aukera gisa saldu du, legeak pribatizazioa bultzatzen duela onartuz, baina egiazki kutxen izpirituan aldaketarik ez dela egongo salduz, fundazioen kontrolaren bermea konfiantzazko pertsona talde batean oinarrituz. Baina kutxen patronatoen kontrolean Espainiako kutxa sarea desegin duten PP eta PSOE badira, nola ez pentsatu azeria jarri dela oilategiaren zaindari?

Thomas Piketty ekonomialari frantziarraren Le capital au XXIe siècle (Kapitala XXI. mendean) liburu ospetsuaren funtsa da aberastasunaren banaketa gero eta desegokiagoa dela. Horretarako azken mende eta erdian munduko herrialde garatuenetan egindako azterketa erraldoia jarri du mahai gainean. Besteak beste zera dio: azken 150 urteetan ekonomia %1-2 hazi da urtero eta finantza mundua %4-5. Eta honakoa azpimarratzen du ondorioetan: “Aberastasunaren banaketaren historia, sakonean oso historia politikoa da eta ez litzateke mugatu behar bakarrik mekanismo ekonomikoetara”.

Finantza merkatuen indarra azken mende eta erdiko handiena da egun. Bere eskutik datoz krisia zein irtenbidea. Nola izan konfiantza 15 pertsonako talde batek hobeto eutsiko diela presio horiei Batzar Nagusiek edo Eusko Jaurlaritzak berak baino? Egia, alternatibei buruz oso gutxi entzun da, baina euskal kutxen egungo norabidea beldurgarria da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude