Emakumeak, joko-eremutik kanporatuak

  • Garai zailak bizi ditu emakumezkoen kirolak gurean: Osasuna futbol taldearen murrizketa-politikaren ondorioz klubak ez du datorren denboraldian nesken futbol talderik izango, eta Iruñeko San Juan ere desagertu egingo da. Halaber, Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak uko egin behar izan dio Txapeldunen Ligan jokatzeari, ez duelako diru-iturri berririk aurkitu.

Osasunako ordezkariek salatu dutenez, instituzioek bizkarra eman diote nesken taldeari.
Osasunako ordezkariek salatu dutenez, instituzioek bizkarra eman diote nesken taldeari. Berriozar femenino

Osasunaren erregional mailako taldea desagerrarazi zuten aurreko denboraldian, eta Bigarren Mailan aritu beharko litzatekeena kendu dute orain. Iruñea bertako San Juan taldeak ere bide bera jarraitu du, eta Barañaingo Lagunak Erregional Mailara jaitsi da.

Osasunako entrenatzaile Iosu Dominguezen hitzetan, zuzendaritzak jakinarazi die taldea gaur gaurkoz ez dela bideragarria: “Azaldu digute harremanetan jarri direla Nafarroako Kirolaren Institutuarekin eta Iruñeko Udalarekin, Osasunak ezin duelako proiektua %100ean bere egin. Entzungor egin dute denek, eta ondorioz ez dugu nesken talderik izango”.

Hainbat eragilek Nafarroako Gobernua dute jo-puntuan: “Gehiago interesatzen zaie emakumezkoen kirolari min handia egin dioten fikziozko proiektuak babestea, iaz desagertutako Itxako eskubaloi taldearekin gertatu bezala; edo errendimendurik apenas eman duen Navarra Arena moduko azpiegitura faraonikoetan inbertitzea”, kexu dira Navarra Deportiva agerkariko kideak.

Ardoi, Bigarren Mailan

Emakumezkoen Bigarren Mailan arituko den taldea Zizur Nagusiko Ardoi izango da. Nesken futbolak bizi duen egoera iluna argitzen duen albistea da, baina kontuan hartu behar da arrazoi ekonomikoengatik Bigarren Mailan jokatzeari uko egin dion Castejón taldearen lekua hartuko duela Ardoik.

Mulier, emakumezkoen futbolaren aldeko apustu berria

Osasuna desagertu ostean Eva Blanco buru duen lan-taldea proiektu berria hasi zen mamitzen, zenbait gurasoren babesarekin: Mulier. Epe luzera begirako ekimena da, denboraldi-aurrea Osasunarekin egin zuten 30 jokalari gazteak oinarri dituena, eta helburu duena futbol eskola sortzea, besteren artean.

Bera Berak uko Txapeldunen Ligari

Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak bigarrenez jarraian irabazi du aurten Espainiako Liga. Hala zegokion arren, ordea, uko egin dio Txapeldunen Liga jokatzeari, ez duelako aurkitu behar ekonomikoak aseko lituzkeen babesle edo bestelako diru-iturri berririk. “Kluba ekonomikoki arriskuan ez jartzeko eta gainerako kirol erronkak ez hipotekatzeko pauso bat atzera ematea erabaki dugu”, azaldu du taldeak.

600.000 euro inguruko aurrekontuarekin, Europako txapelketarik garrantzitsuenean aritzeak kopuru horren %10 hartuko luke. Kirol gehienetan ez bezala, emakumezkoen eskubaloi taldeek eurek ordaindu behar dituzte telebista eskubideak, 20.000 euro inguru taldekako fasea jokatzeagatik. Datorren denboraldian estreinakoz, Bera Berak lehen fase hori jokatu beharra izango zuen, Europako Eskubaloi Federazioaren (EHF) araudi berria medio, eta gastuak nabarmen handituko lituzke horrek.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude