Fruitu arbolak


2014ko ekainaren 29an
Zenbaitek muturrera eraman nahi izaten du zuhaitzen estetika. 
Topiaria esaten zaio zuhaitza moldatu, oratu eta forma emateari.
Zenbaitek muturrera eraman nahi izaten du zuhaitzen estetika. Topiaria esaten zaio zuhaitza moldatu, oratu eta forma emateari. Cillas-CC by SA

Ostegunean jasotzen dut postontzian Argia aldizkari hau. Ordurako, hurrengo ostegunean iritsiko denerako idatzitxoa bidalia dut eta hurrengokoari bueltaka ari naiz. Osteguna, japoniarrentzat ki yobi, zuhaitzen eguna. Ortzegunetan irakur itzazu. Ortzearen egunean, lurra eta ortzea eta tarteko gu lotzen gaituzten zuhaitzen egunean.  

Betiko eztabaida hemen: zuhaitza edo arbola. Zeintzuk dira arbolak? Fruitua ematen dutenak, fruitu arbolak. Baina, igaliak ez diren fruituak ere badira. Zuhaitzei etekin ugari ateratzen zaie. Horiek denak fruitu. Egur ikatza egiteko mugarrotutako zuhaitzari kentzen zaion egurra, zuhaitz horren fruitua da, onuratsu askoa! Hernaniko Eñautek hala esan dit: Ereñozun “zuhaitz” deitzen zaio –lepatu, inausi, epaitu, mugarrotu, traxmoxtu, kimatu, izardakitu, modortu edo edonolako mozketarik pairatu gabea– zuhaitz lizarrari; gainerakoak arbolak dira. Hau da, fruitu edo etekinen bat emateko mozten den zuhaitza arbola bihurtzen da. Akademiaren batek esan beharko du arbola horri ere fruitu arbola dei dakiokeen... Gero, geuk nahi duguna deituko diogu.

Zenbat etekin, izan ere, zuhaitzari kentzen dizkiogunak: egurra, zura, orbela, igalia, azala, izerdia... Eta aldamenekoak dio: eta oxigenoa, eta itzala, eta mugitzean sortzen duen haizea, eta txistu soinuak, eta txorrotxiolarien habiak, eta perretxikoak, eta...

Eta gozamen estetikoa. Begiak ere jan behar du, eta ikusmena jantzi. Zuhaitza inguruan izate hutsa ez ote da guretzat etekinik onena. Zenbaitek estetika hori muturrera eraman nahi izaten du. Zuhaitza moldatu, oratu eta forma eman. Topiaria da, artetzat hartua. Zuhaitz apaintzaileak edo zuhaitz mozleak artista ikaragarriak dira. Ez da gauza bera pagoa (Fagus sylvatica) edo hagina (Taxus baccata) moztea. Zuhaitz bakoitza ezagutu behar da. Sortu nahi den forma erdiesteko, ehunka urte igaro beharko dira, agian. Eta, gero, gustatu egin behar...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2024-03-25 | Jakoba Errekondo
Ginkgoaren irrimurrika eta barre ttikia

Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Ospea ez da beti ona

Euskal Herriko muskerren artean ez da handiena, baina ziur asko, bai ezagunena. Musker berdeak, izenak dioen moduan, gorputz berdea du oso, eta ugal garaian, buru eta lepo aldea urdinduak izan ohi ditu. Gainontzean, puntu beltz txikiz osaturik izaten du gorputza, baina bere... [+]


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Eguneraketa berriak daude