1936ko gerrarik gabe, Ehun urte bakardadean ez?

Ez dut inoiz Ehun urte bakardadean berriro irakurriko. Zoriontsua izan zareneko lekuetara ez baduzu itzuli behar, orduan, Macondora ez naiz berriro hurbilduko. Hobe da mitoak pertsonalki ez ezagutzea, zer gerta ere... 16 urterekin liluratu gintuzten liburuekiko harremanak ez dira berreskuratu behar. Dena den, ez ginateke berdinak izango liburu hori irakurri gabe.

Nola esan. Behin irakurrita, modu inozoagoan begiratzen dugu mundua, eta uste dut ez dela txarrerako izan. Ehun urte bakardadean argitaratu gabe, mundua leku grisagoa eta tristeagoa litzateke. Beraz, esan daiteke liburu horrek mundua hobetu duela, neurri apalean bada ere. Hala ere, Gabok eleberria idazteari uztear egon zen, ez omen zuelako hasiera on bat aurkitzen, pertsonaiak ez omen zitzaizkiolako burura etortzen, eta eguneko beharrak asetzeko dirurik ez zeukalako: bi seme-alabak eta emaztea, baina diru-sarrerik ez. Kotxea eta etxe-tresnak bahituran eman behar zituen idazteari eusteko, erlojupeko lasterketa eroan murgilduta, bere familiaren pobrezia nola larriagotzen zen ohartuz, baina bere eginkizun madarikatu hori ezin utziz.

Bere lagunen laguntza hil ala bizikoa izan zen, literalki, eta literaturaren mesedetan. Haien artean Jomi García Ascot eta María Luisa Elio gertuenak ziren, Gaboren seme-alabez arduratzen eta García-Márquez familiari eguneko bizigaiak ematen. Jakina denez, Ehun urte bakardadean bikote horri eskainia dago.

Maria Luisa Elio izan zen esku-izkribua irakurtzen aritu zen lehena, esaldiz esaldi ia-ia. “Nahi baduzu, liburua zurea da”, aitortu zion Gabok. Hori dena 1965ean eta Mexikon gertatu zen, Kolonbiatik urrun, baina Iruñetik are urrunago. Iruñea? Bai, María Luisa Elio iruindarra zen, abokatu errepublikano baten alaba. 1936ko kolpe faxistaren ondorioz, bere aitak ezkutatu behar izan zuen hiru urte luzez, La Meca zahar-etxeko zoko ilun eta estu batean, armairu batean giltzapeturik. Hortik 200 metrora, goizero entzuten zituen fusilamenduen hotsak, Gaztelubideko harresietan.

Gerra bukatuta, familiarekin elkartu zen Parisen, eta Mexikora atzerriratu ziren, 30 urte geroago García-Márquezen auzokideak izango zirela susmatu gabe. Maria Luisa Elio neskatoak ez zuen jakiterik Ehun urte bakardadean gauzatzeko konplize ezinbestekoa bihurtuko zela.

Agian, emakume iruindar hura gabe –36ko kolpe faxistak atzerriraturik–, gaur ez genuke Gaboren maisulana irakurtzeko aukerarik izango.

Eta mundua okerragoa (edo gaiztoagoa) izanen litzateke. Agian.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude