Zer izan garen eta zer izan nahi dugun, horra transmisioa

  • 2014 Urruñako Kabalkada Zintzarrotsak
    Sortzaileak:
    Gerard Urrutia, Joseba Aurkenerena eta Zelin Duperou
    Non: Urruñako Pilota plazan;  (Lapurdi).
    Noiz: ekainaren 7 eta 15ean.
     

Mahai erdian jujea, uxera eta abokatua alboan dituela. Musikariak eta kantariak hondoan. Hedexuriak eta zirtzilak izan ziren animatzaile bizkorrenak.
Mahai erdian jujea, uxera eta abokatua alboan dituela. Musikariak eta kantariak hondoan. Hedexuriak eta zirtzilak izan ziren animatzaile bizkorrenak.

Badago zer egina, badago zer ikasia, badago zertaz kexa... Nola adierazi, ordea? Transmisioa landu behar dugu herritarrok, harremanak sakondu, hor dago gakoa. Sustrai eta Odei urruñar bertsolarien hitzak dira horiek. Izan garena ezagutu behar dugu, izan nahi duguna zehazteko. Horratx, Urruñako Zintzarrotsak ikusgarriak helarazi dizkigun lemak.

Gaiak ez dira eskas Euskal Herrian, Urruña lekuko: Santa Flora parkea, Conserver XXI enpresa edota Berttoli elkartea iraganean, hala AHT, nola Euskara edo Gaztetxea gaur egun. Sujetak ere franko: jauntxo zakilak zein herritar porrokatuak.

Ttotte Mendigaine laboraria eta Sakelbero bankaria entzun genituen AHT karioaren karietara. Laborariak zirtzilak lagun zituen, bankariak jendarmeak. Jauntxoa Parisera fite joateko presaz, herritar xumea ama lurrari lotu beharrez. Entzun genituen halaber –euskara auzitan–, Finfin amiñi mentsa eta mademoiselle ukatzaile harroputza. Ibai Gorri eta Larregorri herritarrek elkarri mokoka jardun zuten ondoren. Euskara gibelera eramaten gaituen zozoen hizkuntza dela zioen frantximentak, gazteak irmo egin zion buru, kolonizatzaileari.

Mari Kutzu andereak istorio ilunak ekarri zituen plazara: Santa Flor bilakatutako Florenia eta Conserver XXI. Michelle Alliot-Marie ministroaren arima zitala sumatu genuen airean. Iraganeko eskrokeria edo iruzurren usainak ez dira plazatik uxatu oraindik ere. Herritar anonimoa ere mintzatu zen, bere izena azaltzeko beldur. Berttoli herriko elkartean izan ziren auziak ez dira kitatuak. Metrailetak ez ezik, misilak ere gordetzen omen zituzten bertan. Uxerak –estatuaren prokuradoreak edo fiskalak– ez ditu aise ixten iraganeko dosierrak. Egungo gazteriari mesfidantzaz so egiten diote jauntxoek zein agintariek. Espetxeak hustea eta Gaztetxea eraikitzea eskatu zituen Iluna gazteak.

Hiru gertaldi jokatu ziren, hainbat gai edo afera epaitu, eta hainbat aktore aritu. Batzuk hobeto bestetzuk baino euren rolean. Transmisioa landu beharrak ageri. Ikusleen artean zegoen Antton Luku antzerkigilearen eleok burura heldu zitzaizkidan: “Ene kezka transmisioa da, aktorea sortzaile bilakatzea”.

“Ezina ekinez egina” lemak uxatu zituen etsipen lipartxo horiek. Jujea, uxera eta abokatua deliberoa hartzera erretiratu ziren plazatik. Zirtzilen eta hedexurien –jendarmeen– arteko liskarrek bizkortu zituzten ikusleen arimak. Musikarien kantuek berriz, iragana eta geroa uztartu zituzten oraina goxatuz. Dantzariek zintzarriak inarrosi zituzten kabalkadaren erritmora. Bertsolariek gaiak eta hitzak lerroan eman zituzten berriz ere: “Esperantza” eta “jakintza” errimatu zituzten finitu aldera. Erabakitzea gure esku dagoela adierazi zuten. Eskubideak ez direla aldarrikapen soilak, eskubideak egunero ekinez gauzatzen direla ezinbestez.

Jujearen deliberoak ezagutu genituen azkenik: herri aldarrikapenen aldekoak, zentzuzkoak. Herritarrok eskubideok geure egiten ikasi behar dugu, ordea. Neroni azken epaia muturrekoa iruditu zitzaidan: jujeak uxera kalitzea agindu zuen. Justizia ez da jujeen esku soilik, ez jakintsuen ez mentsen esku ere.


ASTEKARIA
2014ko ekainaren 15a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


Eguneraketa berriak daude