Santi Auzmendi hil dela

Errazegi ahazten dira gauzak. Guk ez daukagu ahazteko Santi Auzmendi. Maiatzaren 22an hil zen, kasik bezpera arte kaleetan barrena lasterka zebilen 73 urteko jostun lazkaotar donostiartua. Jostun diogu berak bere buruari hala deitzen ziolako, “Auzmendi. Sastre”, baina ez zetorkion handiegi moda-sortzaile. Zenbait iritzi eta bizitzako pasarte kontatu zizkion Amets Arzallusi 2006an. Baina euskal prentsa 1970eko hamarkadan ezagutu duenak aspalditik daki Auzmendiren berri. Zeruko Argiaren publizitate haiek (Donostiako estiloa) gogoratuko ditu: zenbatek jartzen zuen iragarkirik euskaraz 1977an, Franco hil eta trantsizio betean, abertzaleek mundua jan behar, baina, gaztelaniaz –“joango gara euskara sartzen pixkanaka azkenean dena euskaraz egin arte” eta gaur arte–, subentzio publikoa kontzeptua asmatzeke, artean ez Autonomiarik eta ez Preautonomiarik (Consejo General Vasco 1980 aldean sortu zuten!), eskukada bat langile eta kolaboratzaile sutsu gehi irakurle fidelak eta publizitatez laguntzeko lau katu. 1980an langileen esku geratu zen ordura arte kaputxinoena izandako Zeruko Argia, kooperatiba berriak kazetari izena Argia laburtu zion. Orain arteko krisirik latzenari egin behar zioten aurre langileek, astekaria inprimatzeko papera erosteko dirurik ez eta krediturik ez ematen banku bakar batek. Gure historia buruan daraman Joxe Mari Ostolazak kontaturik dakigu dirua jartzeaz gain bankuen aurrean beren buruak berme jartzeko eskuzabaltasuna erakutsi zutenetakoa izan zela Santi Auzmendi, Hernanin denda txiki bat eduki ondoren Donostian ari zena arrakastaz, lagundu eta laguntzaile gehiago konpromisora erakartzeko prest. Gero Donostian eta Gipuzkoan tendentzia markatu zuen Auzmendik. Korrika ikusi izan dugu azken urteotan. Heriotzaren atarian, ingurukoei eskatu omen die despedidarik ez antolatzeko, ez bada sagardotegian ospatzea. Ongi irudituko zaio guk gin-tonic batez despeditzea gure aspaldiko laguntzailea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude