Gure Esku Dagoren urtebeteko ibilbidea

2013-06-08. Ficoba

Giza katearen ekimena publikoki aurkeztu zuten Irungo Ficoban.

2013-09-04.Guardia Zibila zelatan

ANC eta Gure Esku Dago ikertzen ari zela esan zuen Guardia Zibilak, irailaren 11ko Via Catalanaren bezperan.

2014-01-18.Eskutik Eskura

Herriz herri konpromisoak lortzeko mugimendua martxan.

2014-03-30. Casilla

Milaka lagun bildu ziren dinamikak “bidearen erdia” egina zuen egunean. Ordurako 22.000 lagunen babesa jasota.

2014-04-23.Ekintzak azkartzen

Angel Oiarbide bozeramailearen esanetan 120 lan-talde zeuden osatuta herrietan.

2014-04-29.Ideia ezberdinetako politikariak hizketan

Floren Aoiz, Gemma Zabaleta eta Juan Jose Ibarretxe erabakitzeko eskubideaz aritu ziren EHUko Paraninfoan.

2014-05-06.Castellersak Iruñean

Katalanek ekainaren 8an castella egingo duten Europako zortzigarren hiriburua izango da Iruñea.

2014-05-16. Nafarroa

Erabakitzeko eskubideaz hausnarketa plazaratu zuten hainbat lagunek: “Zer izango da Nafarroa? Nafarrok nahi duguna. Ezin daitekeena da beste batzuek gure ordez erabakitzea”.  

2014-05-18. Urbia

Herrietako ekitaldietan parte-hartze gero eta handiagoa. Urbian, esaterako, ehunka lagun izan ziren giza katean.

2014-05-21.Ordezkari sindikalak.

123 enpresatako ordezkari sindikalen babesa (ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru eta Eilas), giza katearen kilometro bakoitzeko bana.

2014-05-25.Gure Eskubidea spota

Euskal Herriko hiriburuetan, Bardeetan eta Berriozarren grabaturiko spot ofiziala sareratu zuten.


ASTEKARIA
2014ko ekainaren 08a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude