Ikusi eta ikasi

  • Mikel Taberna ::Alkasoroko benta

    Susa 2013

Poesian eta ipuingintzan aritzeagatik ezaguna dugu Mikel Taberna. Orain bere lehenbiziko eleberriarekin heldu da, Alkasoroko benta, 2013an Susak argitaraturik.

Hamar kapitulutan istorio laburrak kontatzen dira, Bera eta Lesaka artean kokatzen den Alkasoroko biztanleen egunerokoan oinarrituak, eta idazleak duen ipuinerako joera kontuan izanda, independienteki irakur daitezkeenak. Halaxe aitortu baitzuen Tabernak EiTBko arratsaldeko saioan: “bizi puxkak” baina “Euskal Herriko eguneroko ogia” aldi berean. Hortaz, atal bakoitza momentu konkretuetako oroitzapenei badagozkie ere, denak elkartuz garai zehatz bateko puzzlea osatzen dute.

Eleberria bikoiztasun horretan gorpuztuz joanen da hasieratik amaieraraino. Martin Irazoki eleberriaren pertsonaia eta kontalaria denaren istorioa idazten duen bitartean, 50-70 hamarkadetako gertakariak berridazten ditu. Sortzearen prozesuarekin batera iragana desegin nahiko balu bezala. Aldatu, berregin. Baina Historia aldagaitza da, eta Martin kondenatua izango da lehenbiziko kapitulutik beretik.

Eleberria, eltzetzu batek –halaxe esaten omen diote eskualde hartan guardia zibilari–, Bordatxo izeneko kontrabandista bat hiltzen duela abiatzen da, eta 1976ko Bordatxo diskotekan guardia zibil batek tiroz hildako gazteen gertaera tragikoarekin amaituko da. Berridazteak esperantza izpi bat pizteko balio du, gauzak bestela gerta ote zitezkeen pentsatzeko, baina, batez ere, berriz gerta dadin eragozteko.
Zerbaiterako balio izan al du? Gero esango digute Historia ziklikoa dela, burua itzuli gabe aurrera egin behar dugula eta, oraindik okerrago, memoria historikoaren aurkako komentarioak entzuten ditugu nonahi. Nola ez gara izango etengabe harri berdinarekin estropezu egiten duen izaki bakarra?

Halako burutazioak eragin dizkit Tabernaren eleberriak. Bestela, hori guztia alde batera utzita, nik esango nuke gazteentzako literatura dela. Mikel eta bere lagunen istorioari ondo deritzot 18-23 urte bitarteko gazteentzat –gogora ekarri dit eskolan Jon Arretxeren Ostiralak irakurtzeko agindu zigutenean, Tabernarena behintzat kalitate handiagokoa da–, uste baitut hura izan daitekeela “garaia” pertsonaia hauek guztiek esperimentatzen dutenarekin arratsalde entretenigarri bat pasatzeko. Hala ere, 50-70 hamarkadaren gaineko errepaso hau publiko guztientzat da gomendagarria, batzuentzat oroigarri eta denentzat ikaspen gisa.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude