Erle batetik dator mundua

Lore festa hemen da, furfurian. Neguaren hasieran loratu ezinik ibili zirenak, denak batera zabaldu dira otsail argian, eta behin abiatuta, martxoan ez da etengo, eguraldi on bidez. Irekiko diren loreek haizea edo intsektuak beharko dituzte, ernaldu eta fruituranzko bideari ekiteko. Ikusgarriak, nabarmenak, landarearen kanpoko aldean, erraz antzemateko moduan dauden loreak intsektuei deika ari dira. Haizea behar duten loreak, berriz, ia ikusi ere ez dira egiten. Nork ezagutzen du haritzaren lorea? Edo intxaurrondoarena? Eta badute, noski badutela lorea; bestela, ez genuke ez ezkurrik ez intxaurrik izango.

Den-denaren hasiera lore bat da. Jakina, bada lorerik gabeko mundurik. Baina guk bizi dugun mundu hau ez litzateke lorerik gabe. Gure egunerokoa gauzatzen duen guztia lore batetik dator; izan ere, zer ez dator landare batetik? Arnasten dugun oxigenoa, edaten dugun ura, petrolioa, jakiak, edariak, arropak, plastikoak, zura, burdina egiten duen sua...

Lorearen aieka estetiko soila dugu gogoan, gehienetan. Fruituaren eta haziaren ataria izatea da, ordea, lorearen arrazoi nagusia. Fruituek zabaltzen lagunduko dituzten hazi horietatik sortuko dira geroko landare ia denak.

Nekazaritza industrialean, hazitik sortzen ez diren landareak ugaritzen ari dira. Nola sortzen da, bada, landarea hazitik ez bada? Aldaxkatik edo txertotik. Aldaxka landare baten zati bat da, eta lurrean sartu eta itsastean, horra, landare berria. Txertoa, berriz, landare zatia beste landare baten gainean jartzea da. Bietan, sortuko ditugun landareak zatia kendu genion landare amaren klonak izango dira, amaren berdin-berdinak, kopiak.

Hazitik sortutakoak beti izango du desberdintasunen bat, eta naturak hori nahi du, desberdinak. Etorkizuneko balizko edozein baldintzatan, aurrera egiteko gai izango den baten bat izan dadin. Eskerrak haizeari eta erleei. Euskaldunon kulturak izugarri zor dio sagardoari. Eta loratutako sagastirik gabe sagardorik ez. Eta, erlerik gabe, sagarrik ez. Duela lau-bost mende Euskal Herriko isuri atlantikoko lur sail izugarriak sagasti ziren. Milioika sagardo litro behar ziren. Horrela uler daiteke erlea etxean babestea. Etxeko teilatupean izatea, eta etxekotzat jotzea, sendikoa. Erlerik gabe, ez lukete zer edan. Lorea, erlea, gu.


ASTEKARIA
2014ko martxoaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-18 | Jakoba Errekondo
Usainak eta kiratsak

Zuhaitzen lore sasoien usainak ederrak dira, batzuk. Igaro berri dira mimosarena (Acacia dealbata) eta goizeko magnoliena: magnolia izarra (Magnolia stellata) eta magnolia tulipa (Magnolia soulangeana). Usain ederrez ekarri digute itulan egun luzeen aroa. Eta orain sahatsak... [+]


Kanpaiak nonahi

Taxonomia, espezieen ezaugarri txikienak kontuan hartuz bata bestearengandik bereiztea eta identifikatzea helburu duen zientziaren alorra da. Mila jatorri, mila izen arrunt, eta izen zientifiko bakarra baino ez. Lan zail bezain garrantzitsua da izenak adostea, espezie jakin... [+]


Negakina
Ez duzu maiteko baina berak zainduko zaitu

Udaberri usainean gara eta hasi zaizkigu iristen gibela garbitzeko tratamendu miragarriak, belardendako erakuslehioan edo sare sozialetan azken egunotan detox hitza da gehien irakurtzen dudana. Denak dira miragarriak, eraginkorrak eta azkarrak, osasuntsu bizitzeko promesa egiten... [+]


2024-03-14 | Estitxu Eizagirre
"Amama harro legoke, nahiko luke landareetan izan genuen aberastasun horretara iristea egun gure lurra"

Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik Egonarria... [+]


Eguneraketa berriak daude