Hitzen ondoeza

  • Iñaki Irasizabal::Bizkarzainaren lehentasunak

    autoePamiela, 2014

Garai zehatz bateko gertakarien inguruko berrietan oinarrituz osatutako fikzio gisa definitu du idazleak bere azken liburua: Bizkartzainaren lehentasunak. 50 urtez Euskal gizartea astindu duen konfliktu armatua gaitzat harturik, ETAk 2011ko urrian su etena deklaratu aurreko hilabetetan txertatu du, eleberri beltzaren itxura ematen dion trama batean.

Bake prozesurako lehenbiziko aurrerapausuak emanak direla, poliziak talde armatuan infiltratu bat sartu zuela zurrumurrua zabaldu da. Satorraren erailketa posibleak arriskuan jartzen du bakerako bide oro eta, beraz, Martin Goena, iraganean militante armatua izandakoa, kontratatuko dute haren bizkartzain gisa. Gauzak konplikatzen hasiko dira, Aratzi, Bilduko zinegotzia eta Martinen alaba, erailketetan parte hartzea leporatu nahi diotenean.

Armak uzteko erabaki ofiziala hartu baino urte batzuk lehenago, taldeak ez zituen garai loratuak bizi izan eta, agian horregatik, barne banaketaz zein koordinazio ezaz mintzatu zen. Interrogazio ugari ireki ziren. Nola azaldu hainbat atentaturen saiakera zapuztuak? Taldekide zein kolaboratzaileen desagerpena? Edo talde barruko zenbaitek, muturreko egoerak direla eta, egin behar izandako borondatezko entregak? Gertakari berezi bezain arraroen aurrean ekin zitzaion polizia infiltratu baten (edo gehiagoren) posibilitatean pentsatzeari. Nori ez zaio inoiz hura burutik pasa?

Premisa posible horretatik abiatuz eraiki du Iñaki Irasizabalek bere fikzioa. Errealitatearen isla izan nahi ez duen arren, konfliktu politiko bat tranpolin hartuta, zenbait kontzepturen edukian urperatu gaitezen proposatzen duela ematen du. Bakea, justizia, traizioa dira liburu honen konstantea, pertsonaia guztien ahotan topatzen ditugun hitz klabeak, eta baita tramaren bizkarrezurra. Denek izango dute bakea helburu, pertsonaiek justizia eskatuko dute baina, azken finean, denak gara traidoreak besteen begietan. Zergatik baina?

Jabetu ez arren, egunero hamaika mila aldiz aipatzen diren esanahi higatuzko hitzak baino ez ditugu hauek, eta praktikan jartzen direnean ere, nahi ahala egiten eta desegiten dira dirua tartean bada. Balio unibertsaleko definizioa bazterturik gelditu da eta merkatu sistemaren saleroste beharrari erantzuten diote orain: bakea zein preziotan? Justizia norentzat eta zeren truke?

Printzipio ideologiko batzuen menpe elkarri tiroka ari garen bitartean, gure bizitzari prezioa jarri diotenak espektakuluari barrez begira daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude