Hotz eta bero

Etxean egindako banillazko izozkia.
Etxean egindako banillazko izozkia.Notacook.com

Banillak ikaragarrizko dirutza mugitzen du. Vanilla planifolia orkidearen leka da benetako banilla. Zenbaitzuek beste orkidea batzuen lekak erabiltzen dituzte, ordezko gisa; Hego Amerikan, adibidez, Leptotes bicolor. Zuhaitzen gainean bizi diren orkideek ematen dituzte tankera horretako lekak. Tropikoetako orkideek. Banillaren osagai nagusia banillina da. Banillina sintetiko edo artifiziala munduaren beste muturrean egiten da, eta zura behar da horretarako, zuraren zuntza zertzen duen lignina zehazki esateko. Bada, artifizialetan, Norvegian egiten denak du sona handiena: Borregaard etxearenak. Tropiko sapa eta hezetik, Artiko hotz-hotz izoztura.  

Makina bat gauzatan erabiltzen da banillina. Hotzetan eta beroetan. Sukaldaritzan asko, gozogintzan gehien; ezagunena, agian, banilla izozkia izango da.

Beroetan edo berotzeko: perfumeak eta likoreak. Perfume ugarik du banillina; Europa aldean egiten direnen heren batek baino gehiagok ba omen du. Bat probatzeko tentaldian erori nahi baduzu, heldu “Pure Vanilla” deiturikoari. Osagai guzti-guztiak naturalak ditu, konposatu sintetikorik gabeak: Madagaskarko banilla, fresia gozoa (Freesia sp.), patxulia (Chrysopogon zizanioides), heliotropoa (Heliotropium arborescens) eta Tonka baba (Dipteryx odorata).

Beste berogarriak likoreak dira, horietan ere banilladunen aukera ederra dago. Gehienak banilla lekak koñaketan edo vodkatan beratzen jarrita egiten dira. Koñakarekin egindakoak beroagoak, sendoagoak, borobilagoak, urrintsuagoak dira. Vodkarekin egindakoak, berriz, mikatzak dira, lehor-punttu dotorea dute, eta kafearen edo beste edarien osagarri erabiltzen dira. Kahlua da horietako bat, eta merezi du hura dastatzea.

Berotzeko edo txoratzeko, ez dakit, baina zigarroetan ere bada banilla gustua duenik. Aspaldi ikusi ez dudan lagun pakistandar batek, Xuebek, Djarum izeneko batzuk aipatu ohi zituen. Hark zioenez, zigarro haien kean sartzea, horixe zen bere herriko giroan murgiltzea. Hori bai tentazioa: zigarroek banillazko urrina zabaltzen duten herria ezagutzea...


ASTEKARIA
2014ko otsailaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude