Gurutzegrama

Antton Olariaga

Hondar abenduaren 21ean ehun urte bete ziren gurutzegrama asmatu omen zenetik. Badu antzinatetik hasita anitz aurrekaririk, baina egun horretan, New York World astekariaren orrialde bat azken unean betetzera estututa, Arthur Wynnek word-cross delako bat, gero crossword birbataiatua, sartzea bururatu zitzaion eta lortu zuen arrakasta gaur egunera arte luzatzen da. Hala ere, ez dut ospakizun handirik ikusi, nekez oharren bat efemeride bitxia gogora ekarriz. Denbora-pasa zaharkiturik gelditu da akaso, josteta gehiena sakelakoan daramagunetik. Zaharberritzeko asmoa handiustekoegia litzateke, baina bururatu zait iritzi artikulua eta nonbait topatu dudan gurutzegrama elkar nitzakeela, proba egiteko.

Jarraibideak. Hartu folio zuri bat, sei zutabe eta sei lerroko taula bat marraztu, 6x6 laukiduna. Ezker-eskuin, 1etik 6ra zenbakitu; eta, goitik behera, Atik Fra hizkitu. 3C eta 4D laukiak beltzez zirrimarratu. Beheko definizioei kasu eginez, bete itzazu laukiak.

Goitik behera.

1. Neurri batean iraultza ordezkatu duen Atez ate ekimen, toki guztietan irakurri dugunaren arabera, hobesgarriari aurka egiten dion politika interesatuari darion usain txarra, zabor kontuez ari baikara, batere harritzeko ez den gauza, bidenabar esanda.

2. Goitik behera irakurrita, itsas animalia (edo baita lotura bat ere); behetik gora irakurrita, animalia horri dagokion moduan, alegia, zarata edo soinu ozena, itsasoak atera dezakeena, esaterako.

3. Presio-neurri baten ikurra, toxikotasun handiko elementu baten ikurra, (haur hizkeran) maitasuna erakusteko ikurra. // Behetik gora, bai etena, bai nazioarteko denbora atomikoa.

4. Espainiako Gobernuak lantokiak behar ez diren langile soberakinez libratzeko erraztu duen neurri inklusiboa // Hirukote heterosexual batean gehien gozatzen duena.

5. Jolas tonto hau egiten tematu bazara, bukatzeko hasieran kalkulatu duzun denbora tartea.

6 Deskubrituz gero, politikariez ari bagara, dimisioa ematera bulkatu beharko lukeen elementua, oro har, norberarentzat ikusezina. Esaterako, hau argitaratu baino lehentxeago ikusarazi didate goitik beherako hirugarren definizioa ez dela zuzena: nik ERE jarri nahi nuen, baina kontsonantez erratu naiz. Zuzentzen dut beraz lehenagoko definizioa: oker batek eragiten duen ustekabeko edo larritasuneko interjekzioa.

Ezker-eskuin.

A. Garai batean gizarte klaseek ongi bereizitako jantzi nahitaezkoa. Gaur egun ez hain nahitaezkoa, snob edo burusoila ez bazara behintzat.  

B. Elkar erakar edo aldara dezaketen bi gorputz, pluralean, noski, elkar erakartzeko edo elkar egozteko bi gorputz nahitaezko kopuru minimoa baita.

C. Arabiar alfabetoaren hamargarren letra, 88 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoaren ikur laburtua, Fiji Uharteetako Errepublikaren eskualde bat, euskal poeta onenaren siglak, baina, hala ere, gurutzegrametan huts egin ez dezakeen jainko egiptoarra. // Lurrikara txikiak eta mendi hegalean luiziak eragin dituen arren, handitu nahi duten urtegi nafarra.

D. Eskuin-ezker, bere jarduna eten duen talde armatua; ezker-eskuin, bakarrik jarduna. // Trending Topic.

E. Zeharka edo noraezean, gurutzegrama ororen norabidean, beraz.

F. Kritika egiteko erabiltzen den genero literario zorigaiztokoa, oro har, ez hartzaileak, ez kritikak berak ez baitu ongiegi hartzen. Ez praktikatzeko aholkatzen da. Norbaitek idazki hau holakotzat hartu izan badu, burutapen hura baztertzeko eskatzen diot.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Diferentziak

Datozen hauteskundeak bereziak dira, hauteskunde guztiak diren moduan; bat ez dela esaten diguten egunean izango da berezia, esaten digutenean “aurten gertatuko den guztia, gertatu da lehenago ere”. Asko erabakitzen omen dugu. Beldur pixka bat ematen du, ez? Zer? Zer... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


2024-04-14 | Gorka Menendez
Aste Santua eta ramadana

Urteak daramatzat nire herriko Elkarlaguntza Sarean militatzen. Bertako Etxebizitza Sindikatuan zenbait jatorritako jendea batzen gara eta komunitate musulman handia dago. Aurten, ramadana dela eta, Elkarlaguntza Sare osotik gau batean ramadan gosaria egin dugu. Eztabaida sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude