Euskalduna izatea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bukaera agurra horrela amaitu zuen Ametsek: “Txapel hau eskaintzen diot amari, haurra nintzela euskara irakatsi zidanari”. Azken bitan BECen izan banaiz ere, oraingoan etxetik eta etxekoekin segitu nuen finaleko arratsaldea. Azken bertsoek, buruz burukoak, hitzen zentzu eta zirrarak, telebistan ikusiagatik ere, berehala barneratu ninduten finaleko bertso unibertsoan. Saioa amaitu eta berriz heldu nintzen unibertsotik lurrera, kalera, auzo, lagun, herrikide artera. Herri bat eta bi mundu, zein hurbil eta zein urrun. Bertso aireak nire gogo eta ahoan, isiltasuna kaleko jendartean, Athletic tabernetako telebistan eta San Mames Barria lagunen buru begitan. BEC eta SMB, herri bat eta bi mundu, zein hurbil eta zein urrun.

Ez da inon erraza euskalduna izatea, gutxiago gure inguruan. Ametsek bezala gurasoei zor diet nik neurri handi batean euskara. Bere garaian euskaldundu ziren biak eta euskara izan da etxean anaia eta biok txikitatik ezagutu dugun hizkuntza. Etxean babes zena, kanpoan garraztasun izan da sarritan ordea. Txikitako zenbat begirada itzuli, institutuko zenbat itaun eta zenbat erantzun: “¿Pero por qué hablas en euskera?”. Lagun artean integratzeko zenbat oreka, nirea eman eta aldi berean geu garena ez ukatzeko oreka. Kolektiboa eta norbanakoa, norbanakoa eta kolektiboa.

Kolektibotasunean errotzeko, estatu kultura “ofizialek” uniformizazioa eta homogeneizazioa baliatu dituzte haien identitatea gorpuzteko. Boteretsuak etengabean saiatu dira identitate artifizial zentrala eraikitzen estatuarekiko atxikimendua handitu eta herritar xumeak haien menpe izateko. Lotura sentimentala eraikitzeko funtzioa betetzen dute horrela kirol selekzioek, armadak edo jai egun nazionalek, nola Frantzian, hala Espainian.

Bazterreko komunitate kulturalek ordea geure identitate kolektiboa, beste oinarrietan eraikitzen dugu. Bertsoa bihurtu da gure identitatea kolektiboki bizitzeko bilgune. Txapelketa Nagusiak BECera begira jartzen gaitu lau urterik behin euskaldun gehienak, elkartu mugaldeko tantak eta urmaeleko uhinak, iparraldekoak eta hegoaldekoak, bertsoen arteko isiltasun sepulkralean zein ondorengo txalo zaparrada beroan.

Horregatik merezi du euskaldun izateak; zailtasunen gainetik, eskaintzen diguten mundu uniformizatuan, geure harremanak eta sentimenak, balore eta erreferentziak  beste era batez bizitzea ahalbidetzen digulako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude