Herritarren protagonismoa aurrera egiteko

Azken hilabeteetako gertaera guztien analisi egokia egiteko oraindik denbora beharko bada ere, dagoeneko konstatazio argi bat egin dezakegu: euskal jendartearen gehiengo soziala osatzen duen masa transbertsala ez dago prest Espainiako Gobernuak konponbidearen aurka jartzen dituen traba eta oztopoak onartzeko. Herrira-ren edo EPPKren kontrako erasoak arbuiatu ditu gehiengo batek, Estrasburgoko epaia, preso politikoen urrats berriak zein urtarrilaren 11ko mobilizazioa hauspotu eta txalotu ditu.

Inboluzioaren estrategia errekuperatu du Moncloak, ETAren biktima jakin batzuen, lobby ultraeskuindarraren eta Guardia Zibilaren zein Velasco epailearen magaletan. Egoera horrek Euskal Herriko pertsona asko sumindu ditu, sigla zehatzen gainetik. Izan ere, prozesuaren eta unilateraltasunaren klabe nagusietako bat Euskal Herrian konponbidea erdiesteko baldintza egokiak sortzea da. Pieza bat mugituz, partidaren nondik norakoak aldatzea. Gobernuak fitxak kontrako norabidean kokatu dituen arren bertan akordio soziala existitzen dela nabari da. Bai, ñabardurekin, euskal jendartearen gehiengo bat politika eta eskaintza sozial berriak eskatzen ditu norabide anitzetan, besteak beste preso politikoen auzian giza eskubideak errespetatu eta aurrera urratsak emateko.

Bilboko mobilizazioa horren erakusle da. Ez zen siglen batuketa hutsa izan, nahiz eta halabeharrez deitzaileak alderdi nagusienak eta bozkatuenak izan, hortik askoz haratago doan zerbait baizik.

Zoritxarrez, gatazka, sufrimendu eta polarizazio politiko gordin baten testuinguruan, herritar asko alderdi edo kultura politiko jakin baten atzean enkolumnatuta ikusi ditugu, baina jada jendarte ikuspegi berri bat pertzibitzen da. Askoz irekiagoa eta konponbidearen beharrean bat egiten duena. Konfluentzia horren aurreneko puntuetako bat espetxe politikaren aldaketa da.

Siglak eta posizio politiko estankuak gainditu behar dituzten gehiengoak eratu behar dira. Aldaketak eragitea posible delako, herritarrok protagonismoa hartu behar dugu. Pertsona askoren nahia eta energia biltzean helburua gertuagoa izango da. Komunikazioa, konbentzimendua, konpromiso maila ezberdinetatik abiatuta, dogmatismorik gabe eta sentsibilitate ezberdinen arteko pertsonen arteko sedukzio eta lana bateratuarekin.

Ziurrenik, 1989ko udan, norbaitek Berlingo harresia handik gutxira eroriko zela esan balu zorotzat hartuko zuketen. Baina bizitza, mundua eta historia, posible egin diren ezinezko gauzez beterik dago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude