Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba, zer gertatzen zaie gure azaloreei? Baratzean hasi berriak gara eta alferrik galduz gero nahigabe ederra hartuko genuke. Eskerrik asko.

    Intza Etxeberria (Hernani).

Kaixo Intza. Nire iritziz bi arazo uztartu daitezke azalorearen koba edo buru honetan: tenperatura gorabeherak eta gaitza. Zulotxo eta arrasto gorri horiek buruaren tontorrean azaltzeak izotzaren azioa izan daitekeela dio. Ur tantak bildu, eta gero hotzak ttanttak izoztu eta horiek azalore fina erre. Erreduretatik gaitza sartzea erraza da, batik bat giro epelak badira, aurten bezala. Beraz ahal bezain azkar jan eta goza. Eutsi baratzeari!

ASTEKARIA
2014ko urtarrilaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
Eguneraketa berriak daude