Galderarik?

Orrialde zuria. (Arg: nexus122.blogspot.com)
Orrialde zuria. (Arg: nexus122.blogspot.com)

Prokrastinatzaile amorratu honek izan dezakeen txarrena lerro hauek idazteko denbora luzea izatea da. Orri zuria niri begira geratzen da. Hasieran pozik, zerk beteko duen galdezka; gero aspertuta, zertaz idatziko dudan erabakitzeko munduari so egiten diodan bitartean. Ardura handia da, horrenbeste dira gaiak, horrenbeste esan beharrekoak. Tira, denbora soberan dut eta enkargu-egunetik entrega-egunera dagoen tarte luzeak gaurkotasunaren kontra joka ez dezan, prokrastinatzen jarraitu dut. Orrialdea, erabat gogaituta, zurbiltzen hasi da.

Betiko gai unibertsalez eta atenporalez idaztea denborari iseka egiteko modua izan liteke. Eta epea bete baino lehen egongo litzateke folioa pozik. Baina ez! Hobe hori eguneko gertaera bati lotzen bazaio. Eta egunen joan-etorriak ekarri du gairik. Melillako hesien ezaugarri teknikoak, Fagorren itxierarenak, Interneteko espioitza, Segurtasunaren lege berria, Mandelaren heriotza eta hurrengo egunetako hitz zurien uholdea. Sortu da, bai, albisterik. Hala ere, agian, apur bat gehiago itxaroten badut, sortuko da azken unekoagoa den gairik.

Gainera, Argiak ez dit inolako argibiderik eta jarraibiderik ematen. Nahi dudana eta nahi dudanaz.  Eta erabateko askatasun honek kikildu, elbarritu, egiten nau. Errazagoa zen eskolan udaberriari buruzko idazlana egitea agintzen zigutenean. Edo beranduago, “aurkezpena-korapiloa-amaiera” zituen ipuina. Edo ”sarrera-hipotesiak-metodologia-emaitzak-ondorioak” zituen tesia. Lerro hauek idazteko inolako agindurik ez jasotzeak aukera guztiak uzten ditu zabalik.  Folio zuriaren amildegia.

Azken-azken unekoaren bila Twitterrera jo dut. Amildegian behera eta behera. Nola erabaki dena posible denean? Nola bereiztu oihan horretan zein den nire jakin-mina aseko duen txioa? Maizen aipatzen den gaia? Gehien bertxiotzen dena? Entropiaren teoriak kontrakoa dio: gutxien agertzen dena da informazio gehien ematen duena. Eta entropiari buruz idazteko erabakia hartzekotan nengoela, gai-jartzaileak hartu du hitza: “Katalunia estatu bat izatea nahi duzu? Katalunia estatu independente izatea nahi duzu?”. Erroldan ez zegoen arren, lehen erantzuna Europako Kontseiluko presidentea den Herman van Rompuyk eman du. Agerraldi berean Espainiako Gobernuak argi utzi du galderak ez dituela edozeinek egiten, berak izendatutako kazetariek baizik.

Prokrastinazioaren aurka, zirt edo zart.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude