Ukrainan joko zikina

SESB erori eta pribatizazio prozesua egin zenean, atzerritarrek debekatua zuten Estatuko enpresak eta ondasunak erostea, baina bertakoek diru askorik aurreztua ez zutenez, prezio ezin merkeagoetan egin zen pribatizazioa. Inoiz gertatu den ondasun publikoen sakeorik handiena izan zen. Adibidez, Kremlinetik gertu zegoen hotel baten benetako balioa hainbait milioi dolarrekoa izan arren, herritar batek 1.000 dolarretan erosi zuen, handik egun gutxira hoteleko sarreran zegoen lanpara 1.500 dolarretan saldu zuen enkante batean. Diru apur baten truke (askotan mehatxu eta xantaiekin lagundurik gainontzeko balizko erosleak uxatzeko) milioidun bihurtu ziren batzuk, bereziki sistema kapitalistaren izpiritua hobekien ulertu zuten espekulatzaileek, mafiosoek eta Estatu aparatuan ondo kokatutakoek. Horien artean edota horien zerbitzura egon dira beti Viktor Justxenko (iraultza laranja ostean presidente bilakatu zena), Julia Timoxenko (Lehen ministroa izandakoa iraultza laranja ostean eta orain kartzelan dagoena ustelkeriagatik) eta Viktor Janukovitx (egungo presidentea).

Justxenko Ukrainako pribatizazioen gidarietako bat izan zen lehenengo, gero 1993tik 1999ra Ukrainako Banku Zentralaren presidentea izan zen Kutxma presidenteak Lehen ministro izateko izendatu zuen arte. Timoxenko eta Janukovitx Kutxmaren zerbitzura egon ziren ere bai. Garai haietan laranjak (ideologia neoliberal eta ukraniar nazionalistarekin herrialdearen mendebalde pobrean dute indarra) eta urdinak (ideologia zentro-ezkertiarrarekin errusiar hiztunen ekialde eta hegoaldeko eskualde erlatiboki aberatsean dute indarra) bat egiten zuten gorrien aurka. Boto gehien jasotzen zuen alderdia komunista zen eta hau isolatze aldera denak ados jarri ziren, nazioarteko potentziak barne. Politikan mendebaldeko potentzien eta Errusiaren arteko oreka bilatzen saiatzen ziren, nahiz eta gatazka gehiago zeuzkaten ekialdeko bizilagunarekin.

Kutxmaren seme-alaben artean bi aukera politiko jaio ziren, laranjak eta urdinak. Sistemak behingoz bi aurpegi erakusten zituen konpetitzeko: borroka ezker-eskuin ardatzean zentratua egotetik ukrainar hiztun-errusiar hiztun ardatzera igaro zen. Eskema berrian komunistak jokoz kanpo gelditu ziren. Baina, eliteen arteko interes desberdinek talka egin dute tarteka. Laranjek aliantza bat dute mendebaldearekin, urdinak aldiz, Kutxmak urteetan jokatutako papera izaten saiatu dira, oreka bilatuz mendebalde eta ekialdearen artean, nahiz eta gatazka gehiago izan dituzten Errusiarekin. Horregatik eta oligarken iturri zikineko diru eta jabetzak legitimatze aldera (honetan laranjek bezala pentsatzen dute), Ukraina EBan sartzearen alde egin dute irmoki. Baina, EBk “asoziazio eta merkataritza askeko” tratatua baino ez dio eskaini Ukrainari, bere murrizketen eta politika neoliberalen paketearekin.

Urdinek, beraien interes partikularren defentsa burutuz ukrainar interesak defendatu dituzte oraingoan, batez ere 2015ean hauteskundeak daudelako berriro. Testuinguru horretan, oposizioa “estatu kolpe leuna” ematen saiatu da. Beste behin, mendebaldeko potentziak eta nazioarteko hedabide gehienak zikin ari dira jokatzen, Janukovitxen gobernua demokratikoa izango ez balitz bezala tratatuz. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. Mendebaldeko erakundeen arabera (EBk orain bi hilabete argitaratutako txostena barne) Ukraina bere testuinguruan estaturik demokratikoenetakoa da. Adibidez, tratatua sinatu duen Georgia baino “demokratikoagoa” da The Economisten demokrazia indizearen arabera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude