Poesiak bakarrik ezin du

  • Parisen bizi naiz
    Koldo Izagirre
    Susa, 2013

    Helduen Literatura- Poesia

Urgentziazko iruzkina eskatu zidaten Deiako Ortzadar gehigarrirako Izagirreren poesiaren gainean, eta artean Parisen bizi naiz azken honen herena-edo irakurria nuelarik, barruak halako bat egin zidan, emozio bat Balizko erroten erresuma irakurri nueneko garaietara eroan ninduena, poesiak funtzio bat zeukala barruntatzen hasi gineneko militantziara. Eta idatzi nuen: “Gure erbesteko ahotsa den moduan Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre begitantzen zait barruko militanteen mailu eta kontzientzien erauntsi…”. Eta berresten ditut berba horiek Parisen bizi naiz bukatu eta penaz itxi dudan honetan, zerua aratz eta eguzkia hotz, eta berriro diot, musika berezi bat dario Izagirreren letrari, indartsua da eta leuna eta kontsentsura ekargaitza.

Poesiak bakarrik ezin dituenez bihotzak eta kontzientziak konkistatu, Izagirrek kontakizunak bihurtzen ditu poemagai eta gure garaiko manifestu, izan neurtitzetan, neurri bako hitzetan zein artikulu moduan.

Donostia darabil mende hasiera honen metaforatzat. Arkitektura urbanismoari gailendu zaion hipokriten garaia deskribatzen du, non itxurak ez duen mamirik nahi, non turistak aurkitu nahi duen gauza bera edonon. Beharraz lotsatzen den Kantauri ertzeko 8eme arrondissement batetik esaten digu, beraz, kontuz ibiltzeko, historiaren amaierara ez garela oraino iritsi: “Beste inor hurbiltzen ez bada nik badakit/ behineneko landareak ez direla muskildu espaloietan/ baizik zapatak hondatu izan ditugun erre bideetan”.

Topografia horretarako hizkuntza tentuz hautatu du Izagirrek, poesia lar poetikotik urrun eta zurruntasun errealistatik ere bai. Erdibideko bertute horren zerbitzura dagoen mintzaira bat da ia liburuko euskara, ereduzko euskal-gaiztotik urruntzen dena eta benetan euskaraz egiten genueneko tonuaz oroitzen gaituena. Horrek egiten du irakurraldia gozo eta liburua gailen; eiteengatik da hunkigarri, aberastasun eta malgutasun euskaldunagatik eder. Mintzaira horri esker gurpilik gabeko neumatikoaren goma hutsa bihurtzen da “neumatiko begihustua”, eta aditzaren elekzioa poesiaren klabea bera: “Bihotza ez du ibiltzen/ beti bihotz berak”.

Izagirrek idazle autonomiatik opatzen du bere indarra paradigma berriak indartzeko. Literatura zabal kultu baten ilusioa opatzen digu orrialderik orrialde, eurrez-eurrez erabiliz, irudimena beste, herriaren jakitea. Poesiaren puruz poesia bera gaindituko du halako batean, gainditzen diren bezala kontradikzioen puruz gizarteak.


ASTEKARIA
2013ko abenduaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude