Transexualitatearen irakaspenak

Feminista batek kontatu dit bere lagun bat genero trantsizio prozesuan murgildu dela. Jaiotzean neskatxoa zela esan zuten medikuek, baina berak onartu du gizon sentitzen dela. Testosterona hartu ala bularrak kenduko ote dituen erabaki behar du. Nire ezagunak aitortu dit asko kostatzen ari zaiola lagunaren prozesua ulertzea: berak aukeratutako gizon izena erabiltzea, berari buruz hitz egitean genero maskulinoa erabiltzea, kortse baten bidez titiak disimulatzearen beharra ulertzea.

Ulertu, ulertu, ulertu... Hori da gehien erabiltzen duen aditza. Baina zer dela eta beste pertsona baten bizipenak ulertze behar hori? Ez dugu ezer ulertu behar, errespetatu baizik. Gizon bezala identifikatzen da, beraz, identitate hori garatu nahi du eta gizarteak gizon bezala identifikatu dezan gorputza aldatzeko beharra ikusten du. Guri ez dagokigu bere prozesua onestea. Ez luke estatuaren esku-sartzerik ere egon behar, baina hala da. Jaiotzez María banaiz baina Miren izena nahiago badut, nortasun-agirian izena aldatzeko aukera izango dut eta gutxi izango dira nire erabakia kolokan jarriko dutenak. Miren ordez Peru bada nire nortasunarekin bat datorren izena, legearen arabera, bi urtez hormonazio eta terapia prozesu bat pasa beharko dut, eta psikiatrak baieztatu beharko du ni transexuala naizela –askotan estereotipo sexisten arabera–. Sistemaren exijentzia horrekin bat egiten du jendartearen jarrerak. Guztion iritzia eta epaia entzun behar dituzte pertsona transexualek eta transgeneroek.

Feminismo klasikoan gainera, askotan transexualitate maskulinoa traizio bezala ikusten da nolabait. Gizon transexualak antifeministak omen dira: “etsaien” taldera pasatu dira, hartara gizonen pribilegioak eskuratuz. Baina aurreiritzi horren kontra, gizon transexualek eta pertsona transgeneroek maskulinitate eredu alternatiboak eraikitzen dihardute.

Beste jarrera ohiko bat pertsona transexualak lagundu behar ditugunaren pentsaera paternalista da, eta ez naiz acompañar adieran ari, ayudar zentzuan baizik. “Ez dakit zer aholku eman”, esaten zidan ezagun horrek. Modu ahalik eta diplomatikoenean erantzun nion: “Agian aholkatu baino, zure lagunaren esperientziatik zer edo zer ikas dezakezu”.

Generoa eraikuntza soziala dela defendatzen du teoria feministak. Txikitatik “gizon” eta “emakume” kategorietan giltzaperatzen gaituztela eta gure genitalen arabera rol, betebehar, gaitasun eta hainbat jarrera inposatzen dizkigutela salatzen du (hierarkizatuak gainera, hala ordena patriarkala mantenduz). Sexu biologikoaren eta generoaren arteko lotura hori naturaltzat aurkezten du gizarte sexistak, eta pertsona transexual, transgenero eta intersexualek naturalizazio horrekin apurtzen dute. Egunero genero diktaduraren bortizkeriarekin topo egiten dute. Nahiz eta eraso transfoboak etengabe bizi, euren identitatearen eta gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dute. “Gorputz okerrean jaio nintzen” transexualitatearen diskurtso klasikotik “gizarte sexista da oker dagoena” mezua hedatzera pasatu dira asko, hala, pertsona guztion askatasuna mugatzen duen binarismoa kritikatuz.

Horregatik trans-identitateen despatologizazioaren aldeko borrokak feminismoarekin lotura zuzena dauka. Generoen artean mugitzen diren pertsonak ulertu eta lagundu nahi baditugu, hobe dugu lehendabizi euren prozesuek sortzen dizkiguten ezinegona eta aurreiritzi transfoboak –eta ondorioz, sexistak– landu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude