Gaztetasuna, energia, posea eta momentua

  • Belako :: Eurie

    Gaua, 2013

Josu Ximun eta Lore Nekane Billabeitia neba-arrebak oso gaztetan hasi ziren musika ikasten gurasoek bultzatuta. Solfeo eta pianoarekin aspertzen hasiak ziren, baina punkaren berri izan zutenean konturatu ziren jasotako prestakuntzaz musika egiteko gaitasuna zutela. 2011n sortu zitzaien harra, eta Cris eta Lander ezagutu zituzten, musika ikasitakoak hauek ere. Batez beste 16 urterekin Mungiako Belako auzoan entseatzen hasi ziren; hortik izena.

Pixies, Masive Attack… bertsionatzen hasi eta herrikide Aitor Abiok laguntza eskaini zien. Abio Pilt taldeko teklatu-jotzaile ohia da eta Matxura taldean eta Gaua Produkzioak-en dihardu. Teklatuen eraginez, 80ko hamarkadako post-punka hartu zuten jomugan eta maketak grabatu zituzten. Horietako bat Radio 3ko Discogrande saiora heldu eta Southern sea (beatiful world) kantua urteko hirugarren onena aukeratu zuten. Gainera, Gazteako maketa lehiaketa irabazi eta BBK Live jaialdi erraldoian kontzertua egin zuten.

Adin txikiko laukotearen izena ezaguna egin eta kontzertu handietan parte hartzen hasi ziren. Bitartean lehen lan luzea kaleratu, eta jarraian etorri dira Donostiako Jazzaldian aritzea, Chrystal Fighters-ekin bi kontzertu eman izana… Eurie (Gaua, 2013) diskoak xarma eta kantu onak ditu, baina berebiziko garrantzia izan du, halaber, energia handiko zuzenekoak egiteak, indieren indiferentzia eta iluntasunaren arteko planta izateak, eta Euskal Herrian proiektu berririk ez dagoenaren ustezko sentsazioak.

Ezin izan ditut oraindik zuzenean ikusi (jaialdi handietatik kanpo ez dute askorik jotzen!), baina interneten aurkitutako zuzenekoetan ondo dakite agertokia defendatzen eta, misterio kutsuaz gain, energia barra-barra transmititzen. Diskoa Sea of confusion abestiak irekitzen du eta noise-poparen adiera gehienak hartzen ditu teklatu eta distortsioak lagunduta. Haunted house post-punk arraioa da, melodia eta akorde bera garatuz, oihukatu eta eztanda egin arte. False step-en New Order eta The Cure ezkondu eta dantzan jartzen gaituzte. Southern sea (beatiful world) mainstream-era salto egiteko new wave perla gardena da. Molly and Pete solemneagoa, orkestralagoa da, baina finean pop-a. Vandalism-en noise-punk akelarreak dantzagarritasuna erabat jaten du, basatia da. Stop contraditions-en ere gaztetasunak eta emozioak erotu egiten ditu 77ko punkari intentsitatea gehituz eta gehituz distortsioan (infernuan) erre arte. Zaldi beltza bizia, misteriotsua eta jostaria da. Monday indartsua da, baxu nabarmena eta The Cure zein Delorean ditu bidaide. Bukatzeko, Eurie-k sehaska-kantuen eta ekaitzaren arteko kontrasteekin jolasten du, Nick Cavek egiten duen erara.

Finean, gaztetasuna, amorrua, energia, 80ko hamarkadako post-punkaren misterioa (eta teklatua), dantzagarritasuna, noisearen urgentzia (Pixies errege!), agertokia, arte-estetika eta posea ondo kudeatzen dituzte. Nik ez dut gehiago eskatzen! Gainera, ze arraio, laudorioek kaltetzen ez badituzte (hori ere kudeatu beharra dago!), oraindik 18 urte besterik ez dituzte!


ASTEKARIA
2013ko azaroaren 24a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude