Bizimodu osasungarria al daramazu? (I)


2013ko azaroaren 24an

Herritarren %70ek osasun-egoera ona duela uste du, baina %53 inguruk pisu handiegia dute. Bizi-azturak  –horien artean atsedena– berrikustea da benetan norbere burua zaintzeko aurreneko pausoa. Gizarte modernoaren bizi-erritmo bereziak errutina ez oso osasungarriak jarraitzera behartzen gaitu sarritan, eta horrek, besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, kolesterola eta hipertentsioa garatzeko arrisku handiagoa dakar. Horregatik, komeni da noizean behin gure bizimodua berrikustea eta atzeman ditzakegun gabeziak konpontzea, ohitura egokiak indartuz. Epe luzera, osasun hobea eta itxura gazteagoa irabaziko ditugu zalantzarik gabe.

Zaintzen gaituzten errutinak

Bizimodu osasungarriaren funtsezko zutabeak ondorengoak dira:

Egunean bost otordu egin.  Ikerketa askok frogatu dutenez, gosaltzeko zuntza, esnekiak eta proteinak hartzen dituzten pertsonek osasun hobea eta gizentzeko joera txikiagoa dute. Beste gako batzuk aipatzekotan, koipe eta gantzen kontsumoa murriztea, otordu astunak saihestea eta anoak mugatzea lirateke eman daitezkeen aholku edo gomendio nagusiak.

Ariketa fisikoa ezinbestekoa da. Pertsona sedentarioen zelulak oxidatu eta herdoildu egiten dira, eta modu erregularrean jarduera fisikoa duten pertsonen zelulak baino lehenago zahartzen dira, horrek dakartzan ondorio guztiekin.

Ez erre. Onena sekula ez erretzea litzateke, noski, baina ohitura txar hori dutenentzat, zigarro kopurua ahalik eta gehien murriztea litzateke egokiena. Zigarroek botatzen duten kea ere kaltegarria denez, ke asko dagoen giroetan denbora luzeegia ez ematea komeni da.

Ardo pixka bat egunero. Otordu nagusietan, alegia, bazkarian eta afarian, basoerdi bat ardo edateak osasun kardiobaskular ona mantentzen laguntzen du, baldin eta gainerako ohitura eta azturak ere egokiak badira. Onura hori galdu egiten da, ordea, ardo gehiago edanez gero.

Atsedena ezinbestekoa da. Ez ahaztu atsedenak zure osasunerako daukan garrantzia. Saia zaitez egunero zazpi edo zortzi ordu lo egiten, ahal izanez gero jarraian. Gauez behar adina atseden ez hartzeak hainbat trastorno organiko sorraraz ditzake, edo lehendik zeudenak okerrera eraman, nerbio-sistema eta kontzentratzeko gaitasuna erasanez, sistema immunitarioa hondatuz, eta birusen aurreko sentiberatasuna areagotuz. Baina kontuz, zenbait ikerketak agerian utzi duten bezala, gehiegi lo egitea ere kaltegarria da. Horregatik, lo hartzea kostatzen bazaizu, afal ostean har ezazu infusio lasaigarriren bat (melisa edo garraiska, belar bedeinkatua, pasio-lorea...) ahal duzun guztietan.

Eguzkia, neurrian. Orain askorik ikusi ez arren, ez da ahaztu behar eguzkiak osasunari kalte egin diezaiokeela, gehiegi hartzen bada. Egunero eguzkitan hamar minutu egotea nahikoa da gorputza orekatu, urte-sasoi honetan apal samar dagoen gure gogo-aldartea igo eta hezurren osasunerako hain beharrezkoa den D bitamina guztia sintetizatzeko. Eguzki-izpien eraginpean denbora luzez egoteak, ordea, kalte nabarmena egingo dio gure gorputzari, larruazalari batez ere.


ASTEKARIA
2013ko azaroaren 24a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


2024-04-05 | ARGIA
Hegazti gripea behitegietara zabaltzen ari da AEBetan

Hegazti gripea behien ganadutegietara ari da zabaltzen AEBetan eta kezka iturri da, gutxienez pertsona bat ere kutsatu delako. Bitartean, oilategietan gripeak sorturiko kalteen ondorioz arrautzen prezioa gorantz doa etengabe.


Antibiotikoekiko erresistentzia

Antibiotikoekiko erresistentzia XXI mendeko erronka handienetako bat bihurtu da. Izan ere, antibiotikoek milioika pertsonaren heriotzak eragotzi dituzte, terapian erabiltzen hasi zirenetik. Baina haien erabilera desegokiaren ondorioz, antibiotiko batzuek eraginkorrak izateari... [+]


Eguneraketa berriak daude