Paleosagardoa

Granny Smith aldaerako sagarrak 
harriz  kolpatzen.
Granny Smith aldaerako sagarrak harriz kolpatzen.Jakoba Errekondo

Gastronomia=astonomia nioen lehengoan. Vazquez Montalban jeniozko idazlea zenak gastronomoen kontrakoa naizela erakutsi bazidan ere, mahaia bezainbeste gurtzen dudan altzari gutxi dago. Burua mugitzen duen makinari eman beharra dago. Jan eta edan. Sagardogile batek bere botiletan hala jartzen du: “Edan eta edatera eman”. Geure mahaian jan-edanaz asko ikasi ohi da, neuk gehien.

Moko=McIntosh, sagarra sagar. Moko omen da gaurko enologoen iritziz sagardotarako sagar onena. Sagardozaleei galdetu behar... Gure mahaian ikasia dut: behin sagarrik ez hemen eta McIntosh sagarrez betetako trena iritsi omen zen. Harena, hura bai sagardoa! Geroztik, etxeko sagastietan Makintox aldaerako arbolak ez dira falta izan. Mac, McIntosh baita, eta sagarra, Apple.

Ikasi=irakatsi denez, urrutira joan naiz Sagardoaren Unibertsitatearen eskutik. Italiara. Han ere sagardoa egiten da, baina iparraldean, gutxi eta gozoa. Batzuek euskal erakoa edan nahi, baina, kanpotik ekarri beharrean beraiek egiteko adinako ausardiaz otarra bete eta ekin diogu. Atlantiar kultura Mediterraneora, Genzanora eta Casaprotara. Oliogintzaz eta mahatsardogintzaz ikasi eta sagardoaz irakatsi. Sagardoaren kultura gustura aditu dute, baina ondoren sagardoa egin egin behar zen. Ez sagar, ez matxaka, ezer gabe, lotsarik ere gabe aurrera. Bi barrika bordeles betetzeko lanari ekin genion, gogoz eta herrilanean. Hiriburuari Eroma esaten diote bertakoek, ez guk diogun Erroma. Eroma elikatzen duen merkatu izugarrira sagarreta; jan-sagar aukeratik, Australian sortu zuten Granny Smith aldaerakoak erosi, 704 kilo, 51 kaxa, 60 bat ale bakoitzean, 3.060 sagar. Matxakarik ez zenez, eskuz jo behar izan genituen sagarrak, makilaz eta harriz egurra eman behar, ale bakoitzari lau bat kankateko. 12.240 ukaldi. Paleosagardoa. Hura harrikada, geurea eta festa. Eta festak dena bideratzen du: herriko amona-aitonek etxe batzuetan jaso den sagar zahar baten berri ekartzea (citriola gorde-sagarra), FAOko albaitarien buruak eta carabiniere batek tresnak uztea, herriko alkateak bere dolarea lagatzea, borondatezko hogei lagunek lan ezezagun batean murgil egitea... Sagardo italiar berriaren bueltan mundu handi bat eraiki da: amona sardiniarra eta siziliarra, sen zorrotzeko errumaniar finak, hippy eta okupa eromatarrak, abizen euskalduneko amerikar jauntxo “ia indianoak”, barrika frantsesak, euskaratik itzulpena... Denak lanean, italiar erara, baina lanean. Eta zein ona den lana! Ganboatarren abizeneko idazle kolonbiar sonatu bat genuen tartean, sekula egin duen gauzarik euskaldunena semeari erakusten, estasian, lanak barrenak mugituta.

Harrizko Eroma= harrikada.


ASTEKARIA
2013ko azaroaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude