Euskal ondarearen erakusleku

  • Nafarroako eta oro har Euskal Herriko ondarea eta memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin Enneco, haritzaren memoria egitasmoa martxan jarri du Nafarroa Bizirik herri mugimenduak. Euskal Herriko historia modu interaktiboan jasoko eta azalduko duen parkea moldatzeko asmoa dute Etxarri-Aranatzen. Proiektua auzolanean gauzatuko dute, eta haiekin lan egiteko deia luzatu diete herritarrei.

Parkera egindako bisita bat, parkerako eskultura egin duen Nestor
Basterretxea artistarekin batera.
Parkera egindako bisita bat, parkerako eskultura egin duen Nestor Basterretxea artistarekin batera.
Ohiko museoaren moldetik aldenduko da Enneco: elkarreragilea izan behar duela azpimarratu dute, bertaratzen den ororen inplikazioa bilatu nahi dutela. Interpretazio zentroaren funtzioa ere izango du. Horregatik, gizarte zientzietan aditu direnen eta herritarren arteko topaketak egingo dira. Nafarroa Bizirik herri mugimenduko kideen ustetan, ikerketaren helburuak dibulgazioa izan behar du, gizarteak jaso behar baititu ekarpenak.
 
Egitasmoaren eta finantziazioaren plangintzan hiru fase bereizi dituzte: aurreproiektua, martxan jartzea eta proiektuaren garapena. Eremuaren moldaketarako auzolanak jada hasi dira, eta eraikin nagusia altxatzeari hurrengo urtean ekingo diote. Ateak 2016an irekitzea espero dute. Hala ere, gune irekia eta malgua izatea nahi dutenez, etengabeko garapenean egongo dela nabarmendu dute.
 
Nafarroa Bizirik fundazioko kide Patxi Abasolok maiatzean Berriari eskainitako elkarrizketan azpimarratu zuen krisi garaian horrelako egitasmo bat aurrera ateratzeko “aukera bakarra” auzolanean aritzea dela. Herri eragile eta eragile ekonomikoak elkartu nahi dituzte, eta Etxarri eta Sakanan ez ezik, auzolana egiteko deia Euskal Herri osora zabaldu dute. Orain arte, hemendik aurrera egingo diren lanak errazten jardun dira. Parkea egongo den basoa garbitu, zuhaitzak markatu eta bideak atondu dituzte.
 
Proiektuaren aurkezpenean, bultzatzaileek ikastolen sorrera gogorarazi zuten. Herritarren indarraz eta baikortasunez, 60ko eta 70eko hamarkadetan euskal eskola sareak ehundu zituzten. Orduko espiritu hura berreskuratuz Enneco eta beste hainbat proiektu aurrera ateratzea posible dela uste dute Nafarroa Bizirik fundaziokoek.
 
Euskal Herriaren bihotzean
Parkearen kokapenaren aukeraketa ez da zorizkoa izan. Sakana harana estrategikoki kokatuta dago: erdigune geografikoan eta kultur ondare ugariko herri eta eremuen artean. Halaber, azpimarratu dute bertako turismoa eta jarduera ekonomikoa sustatzeko proiektu garrantzitsua izan daitekeela. Izan ere, krisi ekonomikoak gogor jo du eskualdean, eta bisitariak dituzten arren, Ennecok azken bultzada eman diezaiokeela uste dute. 
 
Bertako eta kanpoko turismoaren erreferente bilakatu nahi dute. Abasolok Bilboko Guggenheim museoarekin alderatu du: “Ennecok munduari garena erakutsiko dion gunea izango da”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude