Atsedenik ez, drogarik gabe

Antton Olariaga

Haruki Murakamiren Zertaz ari naiz korrika egiteaz ari naizenean narrazio autobiografikoa lagun izan dut udan, From chocolate to Morphine drogen gida ilustratuarekin batera. Ez dakit egunerokoak erakartzen dizkidan irakurketak edo irakurritakoek mugiarazten ote nauten, izan ere, udaren puska handia korrika egitera irtenez eta festan horditurik eman baitut.

Murakamik fondoko korrikalari izatearen eta eleberri luzeak idaztearen artean dagoen elkar eragina aztertzen du, eta harentzat, niretzat bezala, maratoi baterako –edo lasterketa umilago baterako– entrenamenduaren ezaugarriak idaztearenak ere badira. Erresistentziaz, konstantziaz eta kontzentrazioaz ari naiz. Kontrara, bada uste duenik idazleak ahalik bizitza osasungaitzena eraman behar lukeela orden publikotik eta ohitura onetatik ihesi eta ez inolaz japoniarraren kirol aktibitate eskergan nahasi, nahiz Murakami bera 30 urteak bete arte gau klub baten gidari eta nagusi izan zen, gero, eleberriak serioski idazten hasteko erabakia hartzeaz batera, bizitza hura lagatzeko.

From chocolate to Morphine gidan ageri diren droga kontsumitzaile eta sortzaile hainbaten aitortzek erakusten didate drogen bidetik sormenari ekiten. Bertan ezagutu dut anfetaminak hartzea beharrezko duen idazlea, kokainara atxikitako pintorea, Valiumera lotutako poeta, opiazeoei men egin dien kantaria, peioteak bidea argitu dion eleberrigilea, PCPak botere psikikoak esnatzen dizkion gidoilaria. Kreatibitatea handitzeko, edo inspirazio iturritzat, egileek tradizioz erabili izan dituzte drogak.

Aurretiazko ideia bat banuen, ustez, esperientziatik eratorria. Drogaturik idaztean emaitza eskasak erdietsi izan ditudanez, noizbait erabaki nuen korrika eginez laguntzea idazketa, kafe, pilula, alkohol eta enparauak baztertuta. Drogak parrandarako utzi, eta manikeoa izanagatik, praktika “ez osasungarriak” praktika “osasungarriekin” orekatzeko ilusioa bizi. Usteldu zait ustea uda honetan droga endogenoen ezagutza egitean. Burmuinak sortzen ditu droga endogenoak, substantzia kimikoak fabrikatuz eta gure gogoan, pentsamenduan eta akzioetan eraginez. Katalogoa zabala bezain anitza da. Gure endorfinek opiazeoen efektu gehienak eragin ditzakete, gure adrenalina eta noradrenalina droga estimulagarriak dira. Hormona sexualak, berriz, antidepresiboak. Modu berean, korrika, meditatzen edo idazten “entonatuak” senti gaitezke. Drogatua egotearen eta ez egotearen mugak ez daude nik uste tokian, hortaz, ezta osasungarritasunarenak ere.

Kurioski, drogon ahalmenaz parrandan jabetu naiz bizien. Progresive musika bat dantzatzen ari nintzela, jendez inguraturik eta zeru izartsuaren azpian, batasun erabatekoa sentitu nuen gainerako gorputz arima izerdituekin, nola kanpo substantziarik kontsumitu gabeekin, hala toperaino sartuekin, denok modu berean drogatzen baikintuen parte-hartze eta elkartze sozialaren “subidoiak”, alegia, batasun sentimenduaren “kolokoiak”. Joanda ematen dugu eguna dirudienez, eta testu honi erreparatuta, egiatan kolokaturik nagoela pentsatzen jarrita nago. Bide batez, orain hobeto ulertzen dut 1998an Espainiako Barne Ministerioak Drogen Plan Nazionalerako eginarazi zuen kanpainaren estrategia. A tope sin drogas lemaren itzulpen okerra medio, “Atsedenik ez, drogarik gabe” bihurtu zen orduko leloa.

Ituan jo zuen ustezko akatsak, eta orduan barre karkaila ez gutxi sorrarazi zidana, drogen gaineko egia instituzional profetikoa zait gaur.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2013ko irailaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Materialismo histerikoa
Zer da berria

Ez dira taberna batean ausartu, baizik eta Instagramen, Facebooken, edo email batean (mundu digitalean ere badira zaharkituak: email hori Hotmailekoa izan daiteke oraindik, pentsa). Zuzeneko lehen musuen ondoren, Whatsapp eta Telegram bidez, poltsikotik iritsiko zaizkie laztan... [+]


2024-03-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunitatea

2024ko Arkitektura Pritzker Saria arkitekto japoniar bati esleitu zaio: Riken Yamamoto-ri. Bere izena tekleatzen baduzue, bere izenari lotuta dauden eraikin irudiak ez dira bereziki deigarriak. Deigarria dena da Pritzker sariak oraindik ere eraikin berriak eta oparoak egitearen... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude