Paisaia liluragarriak

  • Iban Nikolai ::Organika

    Autoekoizpena, 2013

Iban Nikolairen doinuak entzuten ditudanean, oharkabean, bidaiatzen hasten naiz, eta paisaia liluragarriak ikusten ditut: itsasoa, mendiak, basoak, zelaiak... Giro hunkigarriak eta sentsazio paregabeak nabaritzen ditut.

Didjeriduaren soinu bereziarekin bibrazio apartak sorrarazten dizkit. Didjeriduarekin bakarrik lor daitezkeen hots eta soinuak ederki jotzen ditu Iban Nikolaik, eta melodia politak ere egiten ditu. Kantuak giroak dira batez ere, baina ez dira bareak edo geldoak. Erritmikoak dira, dantzagarriak edo gorputza mugitzeko modukoak.

Didjeridua diskoaren ardatz nagusia da. Hainbat didjeridu motarekin aritu da perkusio soinuak eta melodiak sortzeko, eta aho perkusioa, loop-ak, PVCko tutu bat eta beste tresna batzuk ere erabili ditu grabazioan.

Organika lan ederra Iban Nikolai azken aldian egiten ari den jendaurreko emanaldien ispilua da. Orain arte egin duen diskorik pertsonalena da. Doinuak berak konposatu ditu, mimo handiz, eta berak bakarrik egin du dena grabazio saioetan, beste musikaririk edo kolaboratzailerik ez baita izan. Berako Mikestudioan grabatu, nahastu eta masterizatu du diskoa, Aitor Garcia Maikel eta David Giner teknikarien laguntzaz.

Kantuen artean, aipagarria da Prodigy taldearen Their law eta Deep Purple taldearen Smoke on the water kantuak omendu dituela. Bi kantu horien oso bertsio bitxiak egin ditu. Halaber, Jon Manterolak osatutako Voices bideoklipa ere badago Organika lanean.

Didjeridua Australiako aborigenek antzinatik erabiltzen duten haize musika tresna da. Ezpainek bere barruan bibratzen dutenean soinu berezi bat sortzen da. Eukaliptoaren eta beste zenbait zuhaitzen egurrezko tutu bat da. Termitek zulatu eta enborraren erdiko zatia jaten dute, eta horrela egiten dute tutua. Didjeridu izena europarrek jarri zioten, Australiako aborigenen hizkuntzetan hamaika hitz baitaude musika tresna hori izendatzeko: yidaki, ginjungarg, eboro, djalupu, maluk, eta abar.

Iban Nikolai duela 15 bat urte hasi zen didjeridua jotzen. Djalu Gurruwiwi eta Milkayngu Munnungurr maisu aborigenekin ez ezik, beste hainbatekin ikasi du: Mark Atkins, Gary Thomas, Charlie McMahon, Mattias Muller, Lies Beijerinck, Ansgar Stein, Sjaak Sbell, Marcos Andreu, Dubravko Lapaine, Gauthier Aube, Nello Chiuminatto, Raul Orte...

Oiartzuarra da baina Ataunen bizi da Iban Nikolai. Jendaurreko emanaldiak egiteaz gain, eskolak ematen ditu. Jaialdi eta tailer ugaritan parte hartu du Europan, Australian eta Ameriketan. Organika lana bere seigarren diskoa da. Aurrekoak: Alla Yidaki (2011), Samar taldearekin osatu zuen Ramas (2008), Hamar (2007), Didjeridu Hotsak (2003) eta Yurlunggur (2002).

Musikari handia eta geldiezina da. Bere lanetako doinuak jendaurrean jotzen aritzen da, eta talde eta artista ugarirekin ere jardun izan du, laguntzaile moduan. Besteak beste: Wooden Cave Project, Oscar Portugues, Rude Kanka, Briganthya, Faltriqueira, Banja Luka, Zea Mays, Oreka TX, Zurartean, Ibon Koteron, Luis Camino, Desoreka eta Xabi San Sebastian.

ASTEKARIA
2013ko ekainaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude