Sugar bizi-ezkutuak

  • Irene Némirowsky ::Odolaren sua

    Alberdania, 2012

Némirovskyren lan gehienak bezala, paper artean galduta agertu zen Odolaren sua. Dirudienez, 1942an, idazlea atxilotua izateko zorian zegoela bere argitaratzaileari “landa giroko tragedia” hau eman zion. Paper artean eleberri oso bat zegoela ohartuta ere, XXI. mendera arte literatur munduak ez zuen aurkikuntza garrantzitsu honen berri izango.
Kontatu nahi izan den istorioaren garapen prozesuari erreparatuta, eleberria hiru zatitan bana daiteke.
Lehen zatia deskriptiboa da, tonu erraz eta naturalista batean garatua. Narratzailea, lekua (Errota Berri), garaia (1930eko urteen hastapenean) eta pertsonaiak kokatzeaz arduratzen da. Lehen pertsonaren erabilerak irakurketa norabide desberdinetara bideratzen du: baliteke, narratzaileak berak ikusi eta gogoratzen duenaren lekuko zuzena bilakatu nahi izatea irakurlea, besterik gabe, gu eta istorioarekiko urruntasun maila txikitu nahian. Baina, zilegi izan daiteke ere, narratzailearen teknika honek istorioaren garapen prozesuan ustekabeko eragina izatea. Hauxe bera, amaiera arte argituko ez den misterioa izanen da. Edozein kasutan, narrazioaren erritmoa motela da. Landa munduari eta, hortaz, ziklo naturalei lotutako kontakizun lineala izango da lehen zati honetan aurkituko duguna.
Bigarren zatian, Jean Dorin ehortzi zuten martxoko “egun hotz eta euritsu hartan” kokatzen gaitu (52. or). Momentu horretatik aurrera hastapeneko linealtasuna desagertuko da, landa giroko Frantzia tradizionalaren barne hipokresiari bidea zabaltzeko.
Pertsonaien arteko erlazioa konplikatzen hasiko da eta, orduan, ulertuz goaz zein den hainbeste deskripzio eta iraganeko oroitzapenen arteko nahasketaren funtzioa; garaiko panoramika bat eskaintzeaz gainera, “errautsen azpian ezkutaturik” (148. or) eta pertsonaientzako mingarriak izango diren gaztaroko konfesioak azaleratzea, narratzailearenak barne.
Horrekin eusten diogu eleberriaren hirugarren zatiari. Hemen erabateko analepsia egiten da pertsonaien gaztarora; I. Mundu Gerrako pasadizoak, maitasun ezkutuak, senar-emazte bilakatu dituzten gogoz kontrako ezkontzak eta, nola ez, ustekabeko amaiera.
Foiletoi gisara eratua dirudienak eleberri modernoaren itxura hartzen du. Odolaren sua “gazteriak bizitzako erdi ilunpean egiten duen abenturazko bidaia hori da”. Bizitza guztia odol kolpeka eratzen da, eta behin heldutasun arora iritsita soilik “egin dezakezu hondamenen balantzea” (148. orr).

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude