Tradizioa modu librean interpretatua

  • Igelaren banda: Preguntatxo bat

    Elkar, 2013

Euskal musika tradizionala oinarri hartuta, bertsio berriak sortzen dituzte Igelaren bandakoek, konposaketa eta harmonizazio berriak garatzen dituzte. Modu instrumentalean egiten dute beti ere, eta inprobisazioari leku berezia emanez.
2001ean kaleratu zuen taldeak bere lehenengo diskoa, eta 2008 urtera arte hainbat kontzertu eskaini zituen Euskal Herriko zenbait txokotan. Zuzeneko emanaldi hauetarako leku txikiak, kultur etxeak, horretarako prestaturiko tabernak aukeratzen zituzten, taldeak bilatzen zuen gertutasuna eta naturaltasuna islatuko zituzten gune aproposak. Harrezkero taldeak inpasse moduko bat bizi izan zuen 2011n Zarauzko Kafe Toreroko eszenatokira igotzeko gonbitea jaso zuten arte. Kontzertu horren ostean, beren ibilbide berriari heldu zioten. Hasier Oleaga bateria-jotzailearen eta Amaiur Cajaravilleren kontrabaxuaren ekarpenekin errepertorio berria osatzen joan ziren eta disko berri bat argitaratzeko ideia garatu zuten. Izan ere, hauxe da Bixente Martinez konpositore, moldatzaile eta instrumentistaren ustean, taldea ezagutarazteko modurik egokiena. Esperientzia handiko musikariez osatutako talde honek, abesti tradizionalak modu librean egokitu eta garatzen jarraitu du. Maitasun handiz hartzen dituzte jatorrizko melodiak baina errespetu gutxirekin egokitzen dituztela dio Bixente Martinezek. Euskal Herrian sortu diren abestiak berreskuratzerakoan euskal ondarea ere ekartzen dute gurera, doinu guztiek baitute historia, jatorria eta ibilbidea.
Diskoa osatzen duten 13 abestien artean badira beste zenbait herrialdetako kantak. Diskoari izenburua ematen dion Preguntatxo bat abestiak, adibidez, Arantzazuko erromesaldietan abesten ziren koplei egiten die erreferentzia. Aita Donostiaren kantutegitik berreskuratutako Gure Aita abestian, San Joseren bertuteak goraipatzen dira eta kantu hori munduko aita zintzo guztiei eskaini nahi izan die taldeak. Nafarroa aldera joz, Maiatzaren 1ean Baztan aldean abesten ziren kopletan oinarritua dago Maiatzeko erregina. Bizkaia eta Arabako mugetan dagoen Otxandio ingurukoa da, berriz, Okerreko bidetik ume kanta. Antza, aspaldi batean astoak eta asto zaintzaileak ibiltzen ziren kostatik Errioxara arraina eramaten, eta bueltan Errioxatik kostara ardoa ekartzen. Ibilbide honetan ardoarekin, astoarekin eta asto zaintzailearekin gertatzen zena kontatzen da.
Abesti hauen guzien artean, gure artean oso ezagunak diren bi kanta nabarmentzen dira: Xabier Leteren Habanera eta Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak. Bi kantari handi horiek omendu nahi izan dituzte, horretarako beren estiloarekin bat datozen abesti hauek hautatuz.
Formatu txikiko talde instrumental honek, inprobisatzeko duen gaitasunaz baliatuz, soinu erreala, zuzena eta hurbila ekartzen digu. Igelaren banda gutizi modura bizi dute taldekideek eta gutizi modura eskaintzen dute beren musika.
Ez da ogibide erraza musikariarena edo sortzailearena, baina horretara dedikatzen denak badu bizimodu horri aurre egiteko ezinbestekoa den grina.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude