Landareak 

Txoramena


Jakoba Errekondo

2363. alea
2013-03-31
alde 2    kontra 0
Hagin arra lorez gainezka.
Hagin arra lorez gainezka. (Jakoba Errekondo)

Blaust! Bat-batean udaberrian naiz. Eguna ikaragarri luzatua da, elurte eta egundoko hotzaldien ondoren ilgorak izerdia bor-bor dakar, dakarkit, gora noski. Eta buruak zut! Gozo ibiliko da Zakilixut, kupel artean...

Sagardozaleoi kupelekoaren etorriak udaberritzearen neurriaren berri ematen digun eran, makina bat metro bada. Bere burua, galanta hain zuzen, hain borobil, bere burua euskalduntasunaren erretoretzat zuen bizilagun batek udaberria sahatsak (Salix sp.) zekarrela zioen. Nire ustez lehen sahatsak loratu direnerako udaberriaren ufada nabarmenegia da, itsuenak ere ikusi du. Botanikariek, bere motxean luzexeago, pendiz ospelak lore laruz janzten dituen San Jose lore goiztiarrari (Primula vulgaris) eman zioten sasoiberritzearen mugarritza; hortik Primula izena, latinez lehena den primus hitzaren txikigarri femeninoa. Antzeko tokietan baina eguzkizaleago, burua luzatuta, zurikatxak edo txilar zuriak (Erica arborea) nabarmen erakusten du bere burua loretza zurizko soinekoa burutik behera sartuta. Zurietan zuririk bada patxaranzaleena, horiek elorri beltzaren (Prunus spinosa) loraldian dakusate udaberria.

Horia nahi izaten dute beste batzuek. Acacia dealbata, mimosari askok aitortzen dio udalehen berriaren geretaren gakoa. Baina kanpotik ekarria izaki, hango sasoiak erakusten dizkigu. Japoniako irasagarrondoak (Chaenomeles japonica) eta Europa eta Asia arteko mugako aranondo hosto gorriak (Prunus cerasifera) ere nahiko lukete udaberriaren irteteko seinalea beretzat jotzea. Urrutiko lurralde hotzetatik datoz, ordea, eta hemengo paradisuko klimarekin txoratuta ibili ohi direnez ezin gure odola piztu.

Neurea oteak pizten du, ote zuriak (Ulex europaeus), idiaren bizkarra mantak bezala mendia loretza horiz izartzen, zerutzen duenean. Otea ote, ala hagina? Taxus baccata, hagina ere loratua da. Hagin arrak nabarmenago, milioika polen alez gure airea betez. Bai, haginak sasoi berria bizi duela ikusteak neu ere biziberritzen nau.

Lore eta kolore! Odol berritze ozenagoa ez al dakarte soinuek? Bor-bor. Antzarak lehen, kurriloak segidan eta gero miruak iparrerako bueltako bidean garrasi builaka eta zalapartaka. Hori bai udaberria.



Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala2362
 
azala2361

2363 zenbakia.
2013ko martxoaren 31
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys