Politikoki zuzenari haginkada

  • Rat-Zinger: Crónicas de la autodestrucción.

    Mauka, 2012

2012ko abenduaren 12a (12/12/12), Erromako aitasantua mundura twitter bidez zuzendu zen eguna, Benedicto XVI.aren hondamendiaren hasiera izan zen, haren sasikumeek, Bilboko Rat-Zinger taldeak, bigarren diskoa kaleratu zuelako. Munduko hedabide asko Vaticanora begira daude, gainbeheran dagoen erlijio boteretsu inposatzaile eta suntsitzaile baten aginte gorena aldatzera doalako. Handia da sistema ilun horrekiko morboa. Baina, egia ez da inoiz azaleratuko.
Egungo taldeen artean ere gutxi dira entzulearen lepora haginka egitera salto egin eta egiak aurpegira botatzen ausartzen direnak. Ez, ez dira jada 1980ko hamarkadako garai gris haiek, baina gaur egun koloreak gehitu badira ere, horien azpian bidegabekeriak eta miseriak are eta latzagoak dira.
Rat-Zinger taldea 2011n sortu zen Anarko, Sucio Sistema, Pilt, Zer Bizio! eta beste talde batzuetan ibilitako jendilajeak osatuta, guztiak kalean asko ikasiak. Luzaroan pilatutako amorru eta ezintasuna bota nahi zuten, oka egin; horretarako, ‘Cartas al Vaticano’ (Mauka, 2011) lana kaleratu zuten. Boltaje handiko punk-rock-and-roll kantuak idatzi zituzten, azkarrak, oldarkorrak eta gitarreroak, Motörheadetik hurbil. Eta eskola zaharreko punk-hardcorea eta hardcore metaleroa ere landu zituzten. 14 kantu gordin atera zituzten, amorru eta sarkasmoz josiak, jugularrera zuzen-zuzen doazenak. Oso argi zuten Ratzinger akatu nahi zutela, “gurutzadetako sarraskiengatik, elizetako kanpaien soinuagatik”; eta Podriren ahots erasokorrak azaldu zigun “Izua erein nahi dut, amodiozko kantuak desagerrarazi”, rockaren idolo guztiei eraso egiteaz gain. 
Rat-Zingerreko kideek badakite ez dutela luze iraungo, eta ez dute ezer galtzeko; hala, herritar zanpatuen ahotsaz gain, junkie, puta eta sasilapurrena ere jaso nahi dute. Musika taldeak eta oro har jendea politikoki zuzena den honetan, 2012ko abenduan bigarren okaka luzea heldu zen, Crónicas de la destrucción (Mauka, 2012). Bilbotarren eskaintza ez da batere findu, alderantziz. Egia da taldeak ez duela bolbora asmatu, baina ziur behin baino gehiagotan erabili duela eta sarri munizio eskasian egongo zela.
Honako diskoa are eta gordinagoa da eta, zalantzarik balego, Ander Sarabia artistak diskoaren azalerako egindako marrazkiak hala erakusten du; Jesukristo bera heroina gaindosia hartzen, alajaina.     Musikari dagokionez, Motörhead-en pareko punk-rock gitarrero eta bortitza egiten jarraitzen dute, nahiz eta abesti kaletarrenetan Quemando Ruedas eta Señor No inspiratuenak oroitarazi, eta erritmo biziko hardcoreari heltzen diotenean –bonbo bikoitz eta guzti– hastapenetako Soziedad Alkoholika gogora ekarri eta gainditzen dute.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude