Krisia

Doinua: aita izena

Bankua dut nik nire aita ta
kapitala nire ama
garai batean izan zutenak
ikaragarrizko fama
zerbait iluntzen hasi zenean
ordura arteko xarma
maitasunikan ez izan arren
ni sortzea zuten asma
ni izan nadin beren babes ta
herri xumearen zama.

Ezinbesteko legea zenez
bataioaren grazia
izen bat ere jarri behar da
jarri zidaten krisia
bertan txertatuz odol gaizto ta
gurasoen malizia
gogoko ditut herri xehearen
ezina ta gabezia
saiatu ohi naiz garratzarazten
gozoa zaien guztia.

Hutsa guraso bihotz gabeak
arduratuko balira
ni hemen utziz aldegin zuten
beraien oporraldira
ziur handikan harro daudela
nire ekintzei begira.
Gero hau dena jaitsitakoan
gustatzen zaien neurrira
denok dakigu, lehenago bezain
oilar azalduko dira. n


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude