Piztiaren xarma

  • J.M Olaizola "Txiliku"::Piztiarioak

    Elkar, 2012

Liburu berezia plazaratu berri du J.M. Olaizola Txilikuk; sailkagaitza behintzat, ohiko literatur generoren batera lerrotzeko lanak ematen dituen horietakoa. Erdi Aroan ospe handia lortu zuen moldean emana da, haatik. Bere betiko bi zaletasun dakarzkigu nahasian, literatura eta zientzia, helburua edo asmo nagusia literarioa baldin badu ere. Egilearen hitzak hartuta, “liburu honek, izatekotan, zineman aipatzen den dokumental faltsuaren antza izango luke, agian”.

Piztiarioek animaliak dituzte gai nagusi. Haien izaera nolakoa den eta zer ohitura dituzten argitzen saiatzen dira. Batzuetan benetako animaliez aritzen da piztiarioa, baina ez da harritzekoa benetakotasuna irudimenarekin nahastea. Beste batzuetan asmatutako animaliak deskribatuko ditu mota honetako lanak. Sekula ez da deskripzio hutsa izaten, harekin baitatoz beti sineskeriak, adierazpen moralak eta etsenpluak. Irakatsi nahia agerian izan ohi du.

Liburu honetan 54 piztia daude, bi alfabeto osori lotuak. Lehenengo alfabetoko 27 piztiak irudimenak sortutako animaliak dira, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Bigarren alfabetoko beste 37ak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta aboluzioaren bidera lerrotuak. Arraroak dira, nolanahi.

Piztiarioetan ohikoa den bezala, ilustratuta dator Txilikuren liburua. Marrazkiak Jose Belmonte Rocandiorenak dira.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude