"Harro nago mende erdi honetan egin dugun borrokaz"

  • Si canta Tafalla, canta Euskal Herria.

Josu Santesteban

Zer moduz bizi zara espainol izateari utzi zenionetik?

Sufritzen. Munduko injustiziez jabetzeak ondoeza dakarkizu. Espainol txotxolo nintzelarik zoriontsu bizi nintzen. Orain, independentzia droga da, eta oroz gainetik behar dut.

Espainol izateari utzi zeniola azaldu zenuen, espainolez idatzitako liburu batean.

Erromantzea nire ama hizkuntza delako. Eta euskaraz idazten ez naiz trebe. Gure belaunaldiak euskararen aldeko lana erdaraz egin du. Ikastola gehienak erdaldunek eraiki zituzten. Hala ere, nire semeek ez dute berriz hori egin beharko.

Seguru? Eskola horiek jazarri eta zigortu beharrekoak ziren Miguel Sanzen arabera.

Navarrerismo ergel hori da desagerrarazi behar duguna, Nafarroaren minbizia delako. Frankismoaren ondorio ustela, Trantsizioan indartu egin zena nafarron euskal arima ebasteko.

Vascosnavarros deitu diozu azken liburuari; Euskal Herria fartsa delako, noski, Aznarrek gaztigatu bezala.

Bere aitonak kontrakoa erraten zuen. Euskal Herria ukatzea 2000. urtetik aurrerako gauza da. Azken espainolkeria. Francoren garaian ere ez zen gertatzen.

Izan zitekeen berdin navarrorriojanos...

Sociedad Navarro-Riojanak hiru sarrera ditu Googlen. Sociedad Vasco-Navarrak 123.000.

Nafarrek, oro har, ez dute Euskal Herria izan nahi.

Hori arras koiunturala da eta aldatuko da beste egoera batean. Joerak hor daude eta etorkizun hurbil batean hauteskundeetan ere islatuko dira.

Baina ez al gara hauteskunde bakoitzean autodeterminatzen?

Hauteskunde guztiak ezberdinak dira. Hor dugu NATOren kontrako erreferenduma, guztien kontra irabazi genuena. Horregatik espainolek ez dituzte galdeketak maite.

Bide batez, ez dakit oso ondo atera diren gauzak azken Orreaga politikoan...

Herri gisa arras ongi atera ginen bozetan. Ezkertiar bezala pixka bat gehiago espero nuen. Alta, gehiago kezkatzen nau presoen egoerak. Uste dut ez dugula behar adina egiten.

Agian Lerin lehentxeago abandonatu balitz...

Lerinetik guztiok elkarrekin atera behar genuen, eta horrela izan da. Hori zen gakoa. Lehenago izanki, zatiketa ziurra. Eta geroago, menturaz ere bai. Sagarra heldua zelarik erori da.

Bada ezker abertzaleak prakak jaitsi dituela pentsatzen duenik.

Ongi goaz ene irudiko. Hala ere, ez dira alor labainkorretan urrats gehiago eman behar. Etikarena esaterako. Etikaz utz daitezke armak, etikaz armak hartzen diren bezala. Ni, oro har, harro nago mende erdi honetan egin dugun borrokaz.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude