Esbastika, udazken koloretan

Adolf Hitler 1938an, Nurembergen egindako desfile batean
Adolf Hitler 1938an, Nurembergen egindako desfile batean

Zernikow (Alemania), 1992ko udazkena. Alemaniako gobernuak hiru urte lehenago batutako herrialdearen lurralde osoko airetiko argazkiak ateratzeko agindu zion aireko ejertzitoari. Eta argazkiak aztertzeaz arduratu ziren unibertsitateko ikasleek aurkikuntza bitxia egin zuten: Brandenburg eskualdeko Zernikow udalerriko pinudi batean, laritzezko esbastika erraldoia ikus zitekeen. Ia 60 metro koadroko azalera hartzen zuten 100 laritzek osatzen zuten esbastika, eta udazkeneko zenbait astetan soilik ikus zitekeen, orduan baino ez baitziren bereizten laritz horixkak inguruko pinuetatik.     

Esbastika itzelaren jatorria ez dago garbi. Badirudi zuhaitzak Schmidt izeneko basozain batek landatu zituela, baina noren aginduz? Zergatik? Eta noiz? Zenbaiten ustez, inguruko enpresa-gizon batek Adolf Hitlerri bere 49. urtebetetzean egindako oparia izan zen eta, beraz, 1938an landatu zituzten laritzak. Beste bertsio batek dio ekimena Schmidtena berarena izan zela, eta Hitlerren Gazteriako kideen laguntza izan zuela  oparia prestatzeko. Beste teoria batek ere tokiko enpresaburu bat du protagonista, baina oso bestelako arrazoiak ditu oinarri: 1937an enpresaburua BBC irratia entzuteagatik salatu eta kontzentrazio esparru batera eraman omen zuten; inguruko biztanleek, beldurtuta eta erregimenarekiko leialtasuna erakutsi nahirik, sinbolo biziduna altxatzea erabaki omen zuten.

Kontuak kontu, airetik eta urteko egun jakin batzuetan soilik ikus zitekeenez, nazien gurutzeak 60 urte baino gehiago iraun zuen. Tokia nazien jarraitzaile berrien erromesaldi edo kultu gune bihur zitekeelakoan, 1995ean Alemaniako gobernuak 100 laritzetatik 47 eraustea erabaki zuen, sinboloa desitxuratu asmoz. Baina ez zen nahikoa izan, eta 2000. urteko azaroaren 14an zenbait komunikabidek Zernikoweko basoan egindako argazkia –goian jaso duguna– argitaratu zuten, gainerako laritzek oraindik ere esbastika osatzen zutela erakutsiz. 2000. urteko abenduaren lehenean beste 27 laritz moztu zituzten eta, azkenean, 60 metroko ezkutuko esbastika betiko ezabatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Adolf Eichmann: errugabea sentitzen zen nazia

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]


Eguneraketa berriak daude