Edertasunaren bila

Dardarti dabil kalezuloko farola, La Merced ikastetxeko atarian. Pertsona multzoak han eta hemen. Berez, nagusien hezkuntzarako ikastetxea dena, egun batez antzerkirako leku bilakatu da. Atea zabaldu dute eta bagoaz barrura banan-banan. Eszenatokiaren izkin batetik ari gara sartzen eta han dira jada, espazio eszenikoan, Oier, Asier, Ander zitarra jotzen, Idoia marrazten eta Jabi. Gu haiei begira, haiek guri so. Bakoitzak bere eserlekua hartu du.

Poza: Zergatik dantzatzen dute bosniarrek? Metrokoadroka antzerki taldearen lanaren aurrerapena ikusi ahal izan genuen Bilbo Antzerki Dantza (BAD) jaialdiaren baitan. Azken hilabete honetako lanaren emaitza da, izan ere, antzezpen honetarako Bilboeszenako Artistak Egoitzan programaren diru-laguntza jaso dute, eta Santutxun kokatuta dagoen Antzerki Baliabideetarako gune honetan izan dira entseatzen azken bi asteetan, Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez, Idoia Beratarbide eta Jabi Barandiaran.

Aurrerapen hau prestatzeko denbora eskasa izan badute ere, nahiko lan borobila aurkeztu ziguten. Antzerki joera ezberdinak biltzen dituzte, eta pozaren gaiari lotuta dagoenez, barrerako tartea ere ematen du. Aktoreek ez dute rol zehatzik, norbere buruarena ez bada, baina erabat teatrala da lana, agian bere hasierako urratsen biluzlasunagatik. Ikusteke dago datorren urtean estreinatu nahi duten antzezlanaren azken emaitza.

Work in process hau erakustearen xedeetako bat, publikoarekin egon daitekezkeen hartu-emanak bideratzea da; iritziak jasotzeko egiten da. Antzezlanaren entsegu orokor modukoa dugu, baina publikoa aurrean dela. Izan ere publikoak, ezinbestean publikoak, beste dimentsio bat ematen baitio taularatzen denari. Beraz, antzezpena bukatu eta aurrez aurre jarri ginen, publikoa eta aktoreak. Orduan jakin genuen azken hilabetean Bilboeszenan inprobizazioak lantzen aritu direla, poesiatik heltzen direla antzerkira, eta ez dutela euren burua aktoretzat hartzen, ez behintzat ohiko aktoretzat...

“Edertasuna bilatzen dugu, eta bilaketan, edertasuna ikusteko gai diren begiak badituzu, poza ematen du horrek, edertasuna bilatzea eta aurkitzea”. Izenburua, Oier Guillanek bosniar lagun talde batekin egindako afari batean sortu zen, “euren poza ikusi nuen une batez, eta ederra iruditu zitzaidan. Neurri batean, denok gara bosniarrak”.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude