Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Ekonomia 

Kapitalismo asegaitza

Juan Mari Arregi

2336. alea
2012-09-16
alde 0    kontra 0

Troikak Atenasera bidalitako adituen misioak –Europar Batzordeko, Europako Banku Zentraleko eta Nazioarteko Diru Funtseko kideek osatua– Greziako Gobernuari gomendatu dio lan merkatua sakon malgutu dezala. Malgutasun horren barruan sartzen da kaleratzeko kostuak gutxitzea eta lan astea bost egunetik sei egunera luzatzea. Adituen txostenak dio, hainbat neurri hartu beharko liratekeela, hala nola kontratazio kostuak merkatu eta lan egutegiak malguagotu. Malgutasuna eskatzen dute, hain zuzen, Atenaseko gobernuarekin negoziatzen ari direnean 11.600 milioi euroko aurrezpen plan bat.

Troikak ordezkatutako kapitalismoa asegaitza da. Ongizate estatua desegiten ari dira Grezian eta Portugalen, hemendik aurrera baita Espainian eta Italian ere. Herritarrak lanaren esklabo bihurtzen dituzte; babesgabetasun soziala, prekarietatea eta pobrezia zabaltzen dute; eta bankuak lotsarik gabe garbitzen dituzte diru publikoz. Grezian gertatzen ari dena, kapitalismo horrek Espainiako Estatuan egin nahi duena da. Kapitalismo basati eta asegaitzaren benetako ikurra den Merkelek joan den astean Madrilera egindako bisita, bere lagun Rajoyren ondoan esandako hitz hutsaletatik harago, testuinguru horretan kokatu behar da. Erreskateak ez dira egiten herri sektoreei eragiten dieten ordainik gabe. Eta bitartean, hazkunde ekonomikoa sortzeko politikarik ez dugunez, langabezia ikaragarri handitu da; pobrezia, prekarietatea eta bazterketa sozialaren gisan. Pentsionistei ere sarrerak murriztuko dizkiete. Arrazoiak soberan daude kaltetutako herritarrek, gehiengo sozialak, gogor erantzun dezaten Hego Euskal Herrian irailaren 26an egingo den greba orokorrarekin.

 

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2335
 
azala2334

2336 zenbakia.
2012ko irailaren 16a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys