Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Termometroa 

Dakota Herria

Euren lur sakratua erostea lortu dute dakotarrek

1876an lapurtu zietenetik esku pribatuetan egon da Pe’ Sla izeneko gune sakratua. Jabeak salgai jarri du 800 hektareako eremua, eta hirigintza operazioetatik salbatzeko  erosi egin dute dakotarrek. Arbasoen lurra berreskuratu dute euren poltsikotik.

Lander Arbelaitz

2336. alea
2012-09-16
alde 2    kontra 0
Dakotarrek beti aldarrikatu izan dituzte Black Hills-eko lurrak.
Dakotarrek beti aldarrikatu izan dituzte Black Hills-eko lurrak.

Dakota amerindiar herria diru-bilketa kanpaina sutsuan sartuta ibili da azken asteetan noizbait berena izandako lurra erosi ahal izateko. Dakota edo Lakota herria, Sioux gisa izendatu zuten bertara heldutako europarrek. 1876an kendu zieten lurra eta ordutik, esku pribatuetan egon da, berentzat sakratua den Pe’ Sla erromesaldi gunean ibiltzen utzi izan dieten arren. Hala ere, jabeak salgai jarri zuen lur eremua eta etxeak eta errepideak egingo zituzten beldur ziren dakotarrak. Azken aukera gisa, lurra beraiek erosteko kanpaina abiatu zuten, eta azkenean, dolar nahikoa lortuta, jabearekin akordioa lortu dute.

Irailaren 1ean, Hego Dakotan (AEB) Pe’ Sla guneak Sioux herriarentzat behar duela defendatzeko mugimenduko kideek prentsari jakinarazi zioten tribu hauek 800 hektareako gunea erosi egingo dutela azkenean.

Hainbat asteren ostean, Dakota herria osatzen duten bederatzi tribuek nahiko dirua lortu dute Pe’ Sla-ren egungo jabeari lurra erosteko. Ez dute adierazi erosketaren xehetasunik, ez noiz egingo den esku aldaketa, ezta zenbatean adostu duten prezioa ere.

Prentsaurrekoa “Black Hills ez dago salgai” irakur zitekeen margo handi baten aurrean eman zuten, 1851n AEBek onartu eta bete ez duten lege bati erreferentzia eginez. Lege horrek Black Hills-en (Mendi Magal Beltzak) jabea Dakota herria zela zioen, baina 1877an alde bakarreko erabakiaren bidez bota zuen atzera AEBetako Kongresuak. 1979. urteaz geroztik, AEBetako gobernuak 105 milioi dolar eskaini izan dizkie tribuei konpentsazio gisa, baina Dakotarrek uko egin izan diote beti, aldarrikatuz, lur hori beraiena dela. 

Last Real Indians elkarteak bideratu du Pe’ Sla salbatzeko diru bilketa, guztira 300.000 dolar lortuz. Kopuru horri, Rosebud Dakota tribuak jarri dituen 1,3 milioi dolar gehitu behar zaizkio, eremua erosteko nahikoak. Prentsaurrekoan, tribu guztien arteko batasuna aldarrikatu zuten.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2335
 
azala2334

2336 zenbakia.
2012ko irailaren 16a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys