Piztu Ezazu Argia 970x90

 Bertso berriak 

Murrizketekin jarriak


Xabier Paya

2333. alea
2012-07-29
alde 3    kontra 0

I

Doinua: Abokatuak deitu berri dit.

La Rojak gorriz jantziagatik
espainiar kale gorriak,
Mariano Raxoi ez zen gorritu
iragartzean neurriak:
zulorik gabe geratu arren
gerrikoen belarriak,
alperrik dira eredu berri
bat sortzeko aldarriak;
batzuek hartu zutena, orain
eman behar du gerriak.
Horren kontura jartzera noa
bertso-sail berri-berriak,
murrizketei eginak eta
murrizketekin jarriak.


 

IV

Doinua: Ari naizela, ari naizela.

“Aurrerantzean BEZa igo bedi”
izan zen hurrengo araua;
“Premirik bada, BEZa igo beti”
izan dadin errefraua.
Hala epeka ordainduko da
zinera joateko gaua,
eta gramoko poltsatxoetan
salduko da Cola Caoa.


 

II

Doinua: Albizturtikan Bidaniraino.

“Langabetuen gastua jaitsi”
izan zen lehen erregela,
lana galtzeko izan behar baita
gorria edo ergela;
PPko batekin ezkontzea
ondo irteten da bestela...
Ezin liteke esan, ordea,
sintzeroak ez direla:
iragartzean prestazioen
neurria jaitsiko dela
aho batez aditu baitzen han
“izorratu daitezela”.

 

V

Doinua: Pello Joxepe.

“Aurrerantzean BEZa igo bedi”
izan zen hurrengo araua;
“Premirik bada, BEZa igo beti”
izan dadin errefraua.
Hala epeka ordainduko da
zinera joateko gaua,
eta gramoko poltsatxoetan
salduko da Cola Caoa.


 

III

Doinua: Aita izena.

“Funtzionarioei paga bat kendu”
izan zen hurrengo dosi,
sosak gutxituz nahiz eta ezin den
kotsumitu ez erosi.
Olentzero zein Hiru Errege
Mago eta Santa Clausi
bizitza laster egingo zaie
betirako langabezi,
Gabonetako pagarik gabe
ezingo baitira bizi.


 

VI

Doinua: Glu, glu, glu, glu.

Murriztu eta mozteko aro
honek amairik ez badu,
Aturri eta Ebroko marrak
mozten hasiko gara gu.

   

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.



Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala2332
 
azala2331

2333 zenbakia.
2012ko uztailaren 29a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys