Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Ekonomia 

Kapitalismoak hiltzen du

Juan Mari Arregi

2333. alea
2012-07-29
alde 0    kontra 0

Sistema kapitalistak hil egiten du. Hain salaketa larria ez du lerrook idazten dituenak asmatu; egunerokoak berak erakusten du hemen Euskal Herrian eta mundu osoan. Finantza krisia iritsi arte ere, sistema kapitalistaren hiltzaile senaren froga irmoak genituen. Adibide batzuk: lan segurtasunean ez inbertitzeagatik milaka langile hiltzen dira istripuetan, lan baldintzak jasanezinak eta basatiak dira, eta ordutegiak gehiegizkoak. Milaka langile hiltzen dira produktu kantzerigenoak erabiltzearen ondorioz sortutako gaixotasun profesionalengatik. Milaka langile ari dira bizia galtzen (eta hala segiko dute) amiantoagatik.

Orain, krisiarekin, hilketa kapitalistaren modu berria azaldu da: immolazioa eta suizidioa. Ofizialki onartua dago krisiak suizidioaren tasa %40 haztea eragin duela Europan, eta Grezia da suizidio gehien zenbatzen den herrialdea. Hain zuzen, duela aste batzuk 60 urteko gizonezkoa eta 90 urteko bere ama – alzheimerrak jota– suizidatu egin ziren Atenasen, eskutik helduta balkoitik salto egin eta gero. Egoera prekarioan zeuden, eta ez zuten amarentzako egoitza aurkitzeko modurik. Apirilean, 77 urteko Dimitris Christoulas jubilatu greziarrak, tiroz jo zuen bere kopeta Parlamentuaren aurrean. “Ez dut ikusten –utzi zuen idatzita– beste soluziorik, ezen nire bizitzari amaiera duin hau ematea baino, ez baitut nire burua ikusi nahi zabor ontzietan bilatzen. Uste dut etorkizunik gabeko gazteria hori armetan altxatuko dela egunen batean eta herri honen traidoreak Sintagma plazan zintzilikatuko dituztela”. Armetan altxatu eta traidoreak zintzilikatu, ez da erraza izango. Baina beste gauza bat aurreikusi daiteke: gazteen %50 langabezian dago eta horien suizidioak eta immolazioak ugaritu egingo dira. Kapitalismoak hiltzen jarraituko du. Aurre egin behar zaio!

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2332
 
azala2331

2333 zenbakia.
2012ko uztailaren 29a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys