Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Azkena 

Aurrerantz baikortasunetik

Josemari Velez De Mendizabal

2332. alea
2012-07-22
alde 1    kontra 0

Osasuna ez da salgai aproposa komunikabideetan. Albistegiei erreparatzea nahikoa dugu aurreko baieztapenaren borobiltasuna frogatzeko (zergatik idatzi behar da biribiltasun, borobiltasuna borobilagoa baldin bada?). Eta badirudi inguratzen gaituen espazio finituan gehien estilatzen den kolorea beltz iluna dela, etsipenerako bultzagile aparta, berau.

Ez dakit nire adinera iritsi naizelako izango ote den –orain arte izan dudan altuena– baina konturatzen ari naiz kutsu beltz eta negatiboko giroak ez nauela betetzen, ez didala intelektoa elikatzen. Bizitza-eskarmentuak diost errealitateari bizkarra emanez nekez hel dakiokeela gurpilaren joan etengabeari, baina bizitzapenetako motxilak berak oroitarazten dit gizon-emakumerik jantzienek ere biluzik amaitzen dutela malkoetako ibarretik barreneko euren ibilbidea. Beraz?

Ez zait interesatzen ispiritua tanta mingots ekidinkorrez kutsatzea, nahikoa baitut berezko eta ezinbestez jasan beharreko gurutze eta kalbarioekin. Zertarako handitu goibeltasuna elikagai artifizialekin?

Sentimenduen askapena gauzatuko badugu adimenaren hegoak erabat libre aritu behar dituguneko iritzikoa naiz, zama negatiboko mezu induzituetarako bat ere lokarririk gabe. Eta bibrazio ezkorrei aukera eman barik, gugan itxaropenezko tenpluak eraiki behar ditugulakoan naukazue, bertatik bakarrik gertu baitaitezke ekintza-plataforma sendo eta eraginkorrak.

"Ez dut nire mundu hurbila belztasunetik irudikatu nahi, inguratzen nauen giroak bestelako izpiak bidaltzen dizkidan arren. Nire jarrera horrekin, ordea, ez dut gezurrezko oinarri faltsurik ere ahalbidetu gura. Eta garbi daukat orekari eustea ez dela erraza izaten, eguneroko milaka adibidek behin eta berriz egiaztatzen duten moduan"

Ez dut nire mundu hurbila belztasunetik irudikatu nahi, inguratzen nauen giroak bestelako izpiak bidaltzen dizkidan arren. Nire jarrera horrekin, ordea, ez dut gezurrezko oinarri faltsurik ere ahalbidetu gura. Eta garbi daukat orekari eustea ez dela erraza izaten, eguneroko milaka adibidek behin eta berriz egiaztatzen duten moduan. Baina ez zait interesatzen frikzio eta noraezeko sentsazio etengabeari kantxa ematea, ez bainago prest alferreko indarrik gastatzeko iluntasunaren magian nagusiak direnen onurako.

Nahiago dut baikortasunerako bidea ongarritu, elkarbizitzaren gutxieneko baldintzak berde kolorez ageri dakizkidan. Eta asmoa ustel gerta ez dakidan, norabide anitzeko indar eragilearen premia daukat, ahaleginean esku zuzena hartuz. Erantzunik gabeko transmisioa norabide bakarrekoa da eta horrek ez du emozio positiboa sorrarazten. Berba egiteak –interakzioak– mezuak beren neurrian ulertzea errazten du, solaskideen plazera piztuz. Eta abiapuntuko gristasun kolektiboa argitasuna bihur dezake komunikazioak, adimentsuen kasuan, behintzat. Baina hori eman dadin arras beharrezkoa da norberaren borondate askean indartsu aritzea.

Medioetako oldarkeria negatibo induzitua gizon-emakumeon adimenerako loerazleak direla kontziente bagara, gizaki sentikorrak bezala oreka bilatzea da dagokigun hurrengo urratsa, beti aurrera begira eta animo berritzaileekin.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2331
 
azala2330

2332 zenbakia.
2012ko uztailaren 22a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys