Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Abarrak 

TMEO, 25 urtez aurpegira txiza eginez

TMEOk 25 urte  (117. zenbakia, 2012ko ekaina). 20 x 28 zentimetro. 100 orrialde, koloretan. 5 euro Ezten Kultur Taldea (Gasteiz).

Jon Torner Zabala

2331. alea
2012-07-15
alde 0    kontra 0
TMEO fantzineak Iruņean hasi zuen bere ibilbidea, eta 5 urte bete zituenean eraman zuten Gasteizera.
25. urteurreneko azal umel hau Furillok egin du, TMEOko kolaboratzailerik zerrienaren titulua irabazteko Piņatarekin lehian ari den marrazkilariak.
TMEO fantzineak Iruņean hasi zuen bere ibilbidea, eta 5 urte bete zituenean eraman zuten Gasteizera. 25. urteurreneko azal umel hau Furillok egin du, TMEOko kolaboratzailerik zerrienaren titulua irabazteko Piņatarekin lehian ari den marrazkilariak.

TMEO komiki aldizkariaren 0. zenbakiko azalean zezena eta toreatzailea ageri ziren. Toreatzailea zen odolusten ari zena, eta zezena haren belarria eskuan zuena. Mariano Rajoy Espainiako presidentea, polizia bat, atso aberats bat, miss sinpatia, Benedicto XVI. Aita Santua eta Espainiako Erregea daude 25. urteurreneko zenbaki bereziko azalean, haiei begira dagoen zakil puntaren pixak zipriztinduta. Atzerago ikus ditzakegu gimnasioa, udaletxea, polizia-etxea, eliza eta bankua. TMEOk berezkoak dituen ezaugarriak biltzen dituzte azalok: ironia korrosiboa, estamentu politiko-erlijioso-ekonomiko batzuekiko kritika zorrotza, barre-algara ugari eta ostia txar apur bat, hori dena ukitu eskatologiko eta speed marra batzuekin nahasturik.

“Urte hauetan guztietan ehunka kolaboratzaile pasa dira TMEOtik. Batzuk bidean hil ziren, eta beste batzuek doan lan egiteaz nazkatu edo pitokeria batengatik haserretu zirelako laga zuten. Baina berriak etorri dira, bi hilabetez behin beharrezko txorakeria, gustu txarreko txiste eta errespetu falta dosia eskaintzeko”, dio editorialak. Horretan saiatu dira 100 orrialdeko zenbaki berezian bat egin duten egile gazte eta beteranoek. Han daude, adibidez, Roger, Santi Orue, Mauro Entrialgo, Pedro Vera, Ata, Gol, Piñata, Exkoriax eta Abarrots, ohiko dosietan, gehienez bi orrialde hartzen dituzten kapsuletan.

Dena ez da, baina, tripi kolorekoa. Euskararen presentzia erabat anekdotikoa da aldizkarian, eta txisteetako erreferentziak espainolak dira maiz. 25. urteurreneko azala eta kontrazala ditugu horren lekuko. Rajoy, Zapatero, Felipe Gonzalez, Aznar eta TMEOn protagonismo handia izan ohi duen –ongi merezita, hori bai– Borbon erregea ageri dira. Egia da horiek direla, gustatu ala ez, irakurleon erreferentziak, baina hurbileko –fisikoki behintzat– gai zein pertsonaia gehiago txertatzeak mesede egingo liokeela uste dut. Halakoak sartzean, gainera, bete-betean asmatu ohi dute tmeolariek. Juan Jose Ibarretxe, Arnaldo Otegi, Patxi Lopez, Athletic futbol taldeko jokalariak, etakideak, ertzainak... azal mitikoen protagonistak izan dira guztiak. Azal horiek Megaupload-en zeuden ikusgai duela gutxi arte, baina www.tmeo.org webgunetik hara sartzen saiatzean FBIren oharrarekin egingo dugu orain topo. Ea beste nonbait sareratzen dituzten, bai orain artekoak, bai datozen 100 zenbakienak ere.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2330
 
azala2329

2331 zenbakia.
2012ko uztailaren 15a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys