Eraso politikoa zinemari

Ezkerreko argazkian, ezker-eskuin: Eneko Olasagasti, Txaber Larreategi, Josu Martinez, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea, Barrura begiratzeko leihoak lanaren egileak. Historia banaren bidez,
Ezkerreko argazkian, ezker-eskuin: Eneko Olasagasti, Txaber Larreategi, Josu Martinez, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea, Barrura begiratzeko leihoak lanaren egileak. Historia banaren bidez, "euskal preso politikoen inguruko unibertsoa" islatu nahi dute, "modu irekian eta gizatasunez". Horra bekatua.

Estreinatu aurretik, inork ikusi aurretik, Barrura begiratzeko leihoak kriminalizatu nahi dute, presoei ahotsa ematea argudio. Donostiako Udala salatu nahi izan zuen Espainiako Barne Ministerioak (zehazki Bildu legez kanpo utzi nahi izan zuen), proiektuari diru-laguntza emateagatik. Azken adibidea baino ez da. Euskal gatazkarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten pelikulek polemika eta iritzi kontrajarriak piztea zilegi da, baina ez da bidezkoa boikot, zentsura eta jazarpen politiko arrazoigabea sustatzea, interes alderdikoiekin. Historiak erakutsi digu Espainiako eskuina dela kanpaina bortitzak bideratu ohi dituena. Eraiki beharreko errelatoa hain bogan dagoen garaiotan, badirudi alde bakarreko kontakizuna baino ez dutela onartzen batzuek.

Ama Lur pelikula 1968an estreinatu zuten Fernando Larruquertek eta Nestor Basterretxeak. Diktadura betean, zentsurak jan zituen Gernikako arbola elurtua edota Picassoren Guernica koadroa, eta “Espainia” hitza sartu behar izan zuten off ahotsaren hainbat pasartetan, besteak beste.

Imanol Uribek behin baino gehiagotan jorratu du euskal gatazka pantaila handian. Oztopo gehien Burgosko prozesua (1979) dokumentalarekin aurkitu zuen. Donostiako Zinemaldian estreinatu baino egun bat lehenago, Jaime Mayor Oreja bildu zen Uriberekin. “Zenbat kostako litzateke Zinemalditik pelikula erretiratzea?”, galdetu zion. Azkenean ez zen halakorik gertatu, baina poliziaz beteta egin zen emanaldia.

Marrazki bizidunak ere izan daitezke polemika iturri. Juanba Berasategik zuzenduriko Lazkao Txiki (1998-1999) bertsolariari buruzko telesaila Eusko Legebiltzarrean proiektatu zuten. Arrazoia, marrazkiak kentzeko PSOEk eta PPk aurkeztutako mozioa, telesailak Espainiako sinboloak, armada eta Guardia Zibila barregarri uzten zituela argudiatuta.

Helena Tabernak ETAko lehenengo buruzagi emakumezkoaren bizitza jaso zuen Yoyes lanean (2000). “Jendeak ezagutzen ez ninduenez eta gai konplexua zenez, susmoak eragin nituen. Aktore batzuek ez zuten parte hartu nahi izan, hainbat teknikarik ere ez… eta oztopoak jarri zizkidaten, ekoizleari esanez ‘kontuz non sartzen zaren, ikusiko duzu…’ eta halakoak”.

Hiru urte geroago, sonatuak izan ziren Julio Medemen Euskal pilota. Larrua harriaren kontra dokumentalak harrotutako hautsak. “Gertuko norbaitek esan beharko lieke AVTko kideei ETAko biktima izateak ez diela arrazoi politiko edo ideologiko handiagorik ematen”, adierazi zuen zuzendariak. Kanpaina bortitz baten barruan, pelikula Donostiako Zinemalditik kentzeko eskatu zuen María San Gil Donostiako orduko PPko bozeramaileak, baita Espainiako Gobernuak ere.

Gaia jorratzeko moduak eraginda kritika gogorrak –eta ez alde bakarrekoak– sufritu dituzten pelikulak gehiago dira, noski (Uribe beraren Segoviako ihesa edo Mikelen heriotza kasu, Koldo Izagirreren Off-eko maitasuna, Ana Diezen Ander eta Yul, Jaime Rosalesen Tiro bat buruan…), baina azkenean denek lortu dute politikakeriari gain hartu eta euren balio zinemato-grafikoa erakustea. Hala izan dadila Barrura begiratzeko leihoak proiektuarekin ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nestor Basterretxea
2022-01-31 | Leire Artola Arin
Euskaldunen kontrako pintaketak egin dituzte Baionako Nestor Basterretxearen eskulturan

Eskuin muturreko ekintzaileei leporatu diete eskultura bandalizatu izana: Hau kaka euskalduna da idatzi dute frantsesez, eta Heil pepito agur nazia margotu. Jean-René Etxegarai auzapezak jakinarazi du salaketa jarriko dutela. Gainera, Frantziako Alderdi Komunistaren... [+]


Basterretxean barrena

Gasteizko Foru enparantzan metalezko eskultura berri bat agertu da, Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) erakusketara ongi etorria ematen duena. Eremu anitzetan jardundako artistak sortutako 300 artelan baino gehiago biltzen ditu esposizioak, hala... [+]


Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez
Bizitza iruditan

Badira erakusketa madarikatuak. Horietako bat izan zitekeen Nestor Basterretxeari Donostiako Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunea aretoan eskaintzen zaiona, inauguratu eta handik astebetera itxi behar izan baitzituen ateak. Ekainaren hasieratik urrira bitartean baina,... [+]


2014-08-19 | Judith Perez
Zarautzeko Photomuseumak Nestor Basterretxea omendu du

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du Zarautzeko Photomuseumak gaur, abuztuaren 19an. Aurten Nestor Basterretxea omendu dute, artistari buruzko dokumentalaren proiekzioarekin.


2014-07-20 | Estitxu Eizagirre
Nestor Basterretxea
Artistaren mila aurpegiak

Eusko Legebiltzarreko buruan dagoen zazpi adarreko zurezko zuhaitza, Donostiako Bakearen Usoa, Renoko (Nevada, AEB) Euskal Artzainari monumentua… ikustean etorriko zaio herritarrari Basterretxearen izena burura.


Eguneraketa berriak daude